Ernai
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ernaik bere "borrokarekin bat egiteko" deia egin die gazteei, "eskuin muturraren eta faxismoaren erasoari" erantzuteko

Ernaik salatu du "eskuin muturraren eta faxismoaren erasoa" bizi dela "mundu osoan, bai Espainiako eta Frantziako estatuetan, eta, ondorioz, baita Euskal Herrian ere". Azken asteotako "ekimen horiek bizi dugun egoera salatzea zuten helburu, baita zenbait ikurrek ordezkatzen duten proiektu atzerakoia salatzea ere", baina "batzuek bizi dugun egoeraren larritasunean fokua jarri baino, protesta batzuen izaeran jarri dute eztabaida, ekimen horien helburua erabat desitxuratuz", adierazi dute. 

Ernairen agerraldia, gaur, Deustun. Argazkia: Ernai. 

"Eskuin muturraren eta faxismoaren erasoei" erantzuteko "borrokarekin bat egiteko" deia egin die Ernaik "euskal gazte guztiei", eta ohartarazi du "printzipio berberen alde lanean" jarraituko duela, kontrakoa "herri hau saltzea" izango litzatekeelako.

Sortuko gazte-erakundeak egindako agerraldian ehun gazte inguru bildu dira eguerdian Deustuko frontoian, Bilbon, eta bertan argitu dute joan den astean egindako "ekintzek" (besteak beste, Espainiako eta EBko bandera Gernikako Batzarretxetik kentzea, Ribabellosako Osborneren zezena eraistea eta PPren egoitzaren aurkako erasoa) "Euskal Herriaren ukapena eta zapalkuntza salatzea eta independentziaren aldarrikapena eztabaida publikoan kokatzea" zutela helburu. 

Amaiur Egurrola erakundearen bozeramaileak adierazi duenez, asmoa zen "Euskal Herriaren askatasunaren alde daudenen eta Euskal Herria desagerraraztea helburu duten faxisten arteko lerroa irudikatzea". 

Ernaik salatu duenez, "eskuin muturraren eta faxismoaren erasoaldia bizi dugu mundu osoan, Espainia zein Frantziako estatuetan, eta, ondorioz, baita Euskal Herrian ere". 

Euren iritziz, azken asteotako ekimenek "bizi dugun egoera azaleraztea" zuten helburu, baita "zenbait ikurrek ordezkatzen duten proiektu atzerakoia" salatzea ere, baina, deitoratu dutenez, "batzuek egoeraren larritasunean fokua jarri baino protesta batzuen izaeran kokatu dute eztabaida, ekimen horien helburuak desitxuratuz". 

Imanol Pradales lehendakaria ere aipatu dute, lehendakariak "garai ilun" gisa izendatutako aldian erdibideko posizio posiblerik ez dagoela azpimarratzeko. 

Diotenez, "harriduraz" bizi dute "duela hilabete batzuk "garai ilunez", mintzo ziren berberak interes elektoral hutsengatik PP den alderdi atzerakoi eta espainolista bat zilegitzeko eta ezker independentismoa higatzeko egiten ari diren eginahalak". 

Azpimarratu dutenez, ez dira "probokazioaetan eta kriminalizazio kanpaina antzuetan eroriko. Eta ez dute sekula "faxista espainiarrei mesederik txikiena ere egingo". Horregatik, "borrokan jarraitzeko deia" luzatu diote euskal gazteriari "eskuin muturraren eta faxismoaren oldarraldiari herri bezala eta herri proiektu askatzaile batekin erantzuteko". 

Azkenik, Egurrolak azaldu duenez, Ernaik, besteak beste, "gure miseriaz aberasten direnen aurka eta etxebizitza duinaren alde" borrokan jarraituko du, "herria eta herriko gazteria defendatzen".

 

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X