Jose Tomek dimisioa eman du Lugoko Diputazioko presidente gisa sexu-jazarpeneko salaketen ostean, baina alkate jarraituko du
Sozialistak ukatu egin ditu akusazioak, eta aurreratu du "ekintza judizialak" hasiko dituela, eta "alderdia maite" duelako eta "defentsa erraztu" ahal izateko utzi duela kargua.
Jose Tome sozialista, dimitituko zuela iragarri ondoren. Argazkia: EFE
PSOEk iragarri zuen irmo jokatuko zuela sexu-jazarpenaren salaketen aurrean, eta asteazken honetan beste baja bat jaso du alderdian, Jose Tome orain arte Lugoko Diputazioko presidente izan denaren aurkako salaketa anonimo bat erregistratu da eta.
Hasiera batean, Tomek ukatu egin ditu akusazioak, eta iragarri du ekintza legalak hasiko dituela. Hala ere, ordu gutxira prentsaurrekoa deitu du, eta dimisioa "borondatez" eman, alderdia ez kaltetzeko eta defentsa errazteko.
Bere asmoa, hala ere, probintziako diputatu eta Monforte de Lemoseko alkate izaten jarraitzea da, atxiki gabekoen taldean, zinegotzi sozialista guztiekin batera.
Salaketaren berri izan eta berehala, diputatu eta alkate aktak entregatzeko eskatu dio PSOEk, eta iragarri du, PSdeGk eskatuta, berehala izendatuko dutela Batzorde Kudeatzaile bat Lugoko probintzian.