Onartu dira Nafarroako 2026ko aurrekontuak, bazkideen babesarekin eta UPN, PPN eta Voxen kontrako botoekin
2026rako aurrekontuak 6.471 milioi eurokoak dira, iazkoak baino % 4,8 gehiago, eta Nafarroan inoizko aurrkontu altuenak. Azken asteotan 19,1 milioi euroko balioa duten 368 zuzenketa gehitu zaizkio Gobernuaren proposamenari, guztiak ere Gobernu-bazkideen alderdiek (PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin) eta EH Bilduk proposatutakoak.
Nafarroako Parlamentuak 2026rako aurrekontuak onartu ditu ostegun honetan. Hamargarrenez, Gobernuak, parlamentuan gehiengorik izan gabe ere, kontuak aurrera atera ahal izan ditu. Gaurkoan, PSNren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzio itunduari esker atera da aurrera aurrekontu legea.
UPNk, PP,l Talde Mistoak (Vox) eta atxiki gabeko parlamentariak, berriz, kontra bozkatu dute.
Gauzak horrela, 6.741,5 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean Nafarroako Gobernuak, horietatik 6.318,6 gastu ez-finantzarioari dagozkio (Nafarroako Gobernuko, Nafarroako Parlamentuko eta Nafarroako Kontseiluko departamentuak), eta gainerakoa, 422,9 milioi, gastu finantzarioari (zorraren amortizazioa eta interesen ordainketa).
Gastu ez-finantzarioaren muga % 5,2 igo da, 332 milioi igo da 2025eko aurrekontuarekin alderatuta, 5.986,6 milioi eurokoa izan baitzen orduan muga hori.
Azken bi asteetan, Parlamentuko batzordean, guztira 19,1 milioi euroko balioa duten 368 zuzenketa sartu dira, guztiak Gobernua osatzen duten alderdiek (PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin) eta EH Bilduk proposatutakoak.
Azken horiek in voce zuzenketa bat aurkeztu dute osoko bilkuran, eta aurrera atera da. UPNk, berriz, 7 ekimen aurkeztu ditu hainbat herritako proiektuetarako, baina atzera bota ditu parlamentuaren gehiengoak.
Oposizioak, "ustelkeria" mintzagai
Taldeen txandan, Javier Esparzak (UPN) PSN-PSOEren "ustelkeria morala" kritikatu du. Aurrekontuak, Gobernua bezala, "agindu bai, baina betetzen ez" dutenak direla ondorioztatu du, "herritarren arazoei erantzuten jakin ez duen ezker koldar baten isla", zeinaren Aurrekontuek "kudeaketaren porrota berresten duten".
Javier Garciak (PP), Gobernuari esan dio: "Kudeatzeko sinesgarritasuna behar dela, zuek ez duzuena". Ukatu egin du Gobernuan "elkarrizketa eta adostasuna" dagoenik, esanez Gobernuaren "arrabolak" aurrekontu "kontinuista" horien aurkako oposizioaren proposamen guztiak errefusatu dituela. Nazionalismoak gero eta gehiago markatzen dituen aurrekontuak direla salatu du, "bazkide arteko sari-banaketa" bat..
Talde Mistoko Emilio Jimenezek (Vox) aurrekontu hauek “arpilatzeko, ustelkeriarako eta traiziorako tresnatzat” jo ditu, lehenik eta behin herritarrei egindako "presio fiskal jasanezinagatik", bigarrenik kudeaketa sozialistagatik eta hirugarrenik, bere ustez, "baserri batean bi delitugileren artean duelako jatorri kutsatua eta ezmorala duelako", esan du EH Bilduren babesari buruz.
Maite Nosti Voxeko parlamentari ohiak ere, gaur egun inongo alderditara atxiki gabe dagoena, deitoratu du kontu horien atzean dagoen "gardentasun eta lehentasun falta". Bere iritziz aurrekontuek "ez dute nahikoa kontrolik eta estrategiarik", eta atea irekitzen diote ustelkeriari.
Aldekoentzat, egonkortasuna ematen dute
Ainhoa Unzuk (PSN) uste du "egonkortasunaren, kohesioaren eta justizia sozialaren eredu argia" dela aurrekontua, eta "gure ongizate estatua blindatzeko apustu garrantzitsua" egin duela, "eskuindarren proiektu atzerakoiarekin" kontrastean.
Geroa Bairen izenean, Mikel Asiainek Nafarroari "egonkortasun politiko eta ekonomikoa" ematen dion "lauko akordioa" txalotu du; bere alderdia "bermatzaile" dela babestu du eta nabarmendu du aurrekontuen erdia baino gehiago gastu sozialera bideratuko dela.
Miguel Garridok (Contigo-Zurekin) esan duenez, gaur egungo "bidegurutze historiko" globalean eta "Ongizate Estatuaren tentsio" testuinguruan "Nafarroarentzat onak diren aurrekontuak" dira. Azpimarratu duenez, beharrezkotzat jo du "jauzi kualitatibo bat" ematea, eta Chiviteri "gehiago eskatzen" dietela baieztatu du.
EH Bilduri dagokionez, Laura Aznalek koalizioaren abstentzioa argudiatu du: "Hauek ez dira gure aurrekontuak", esan du, baina ahalbidetu egin dituztela gobernuaren politikei "anbizio eta ausardia handiagoa" ematen dieten proposamenak onartu dizkietelako, eta horiekin, kontuak "hobetu". EH Bilduren lehentasuna "zerbitzu publikoak blindatzea eta eskubideetan aurrera egitea" izan da, "pertsonen beharrak jarrita negoziazioaren erdigunean".
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso ote zituen galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Auzitegi Nazionalak izapideak ireki ditu Iustitia Europak salaketa jarri ondoren, eta bizirik atera direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.