EXTREMADURAKO HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk gehiengo absoluturik gabe irabazi du Extremaduran, eta PSOEk inoizko daturik txarrenak izan ditu

PPk 29 eserleku izango ditu (bat gehiago), PSOEk 18 (hamar gutxiago), VOXek 11 (sei gehiago), eta Unidas por Extremadurak 7 eserleku (hiru gehiago). PPk Voxen beharra du gobernatzeko.

extremadura seguimiento noche electoral
Hauteskunde gauaren jarraipena Extremaduran. Argazkia: EuropaPress

PPk irabazi ditu hauteskundeak Extremaduran, 29 eserlekurekin (2023an baino bat gehiago), botoen % 94,4 zenbatuta dagoenean.

PSOEk porrot handia jasan du eta 18 eserlekurekin geratu da (azken deialdian baino 10 gutxiago), VOXek 11 eskuratu ditu(sei gehiago), eta Unidas por Extremadurak 7, duela bi urte baino hiru gehiago.

Datu horiekin, PPk Voxen beharra izaten jarraitzen du gobernatzeko. Izan ere, 33 diputatu behar dira Extremadurako Asanbladan gehiengo absolutoa izateko. 

Gaurko zenbaketaren ondoren, kanpoan bizi direnen botoak batu beharko dira, eta, beraz, behin betiko datuak abenduaren 26an jakingo dira, baina ez da aldaketa handirik espero.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X