Euskararen aurkako "oldarraldia marra gorri guztiak gainditzen" ari dela salatu du EH Bilduk
Euskalgintzaren Kontseiluak larunbat honetarako Bilbao Arenan antolatu duen ekitaldian parte hartzeko deia egin du koalizio subiranistak, "euskaltzaleen indar eta batasun erakustaldiarekin" bat egiteko.
Euskararen kontrako "erasoaldia marra gorri guztiak" gainditzen ari dela salatu du EH Bilduk, eta euskararen aldeko "herri bultzada pizteko" deia egin du.
Koalizio subiranistak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak erabaki du Enplegu Publikoaren Legeko 187.5 artikuluari, administrazioko hizkuntza-profilei buruzkoari, konstituzio-aurkakotasuneko auzi bat planteatzea. Erabaki horren berri astearte honetan eman zen.
Azken epai eta erabakiek "euskararen aurkako erasoaldian jauzi kualitatiboa" ekarri dutela ohartarazi ondoren, euskarak bizi duen "larrialdi linguistikoak berpizkunde berri" baten beharra areagotzen duela uste du EH Bilduk.
Ildo horretan, euskararen aldeko "bultzada herrikoia" piztea ezinbestekoa dela nabarmendu du koalizioak, hizkuntza politika berri baten oinarriak ezartzeko eta "euskararentzako estatus juridiko politiko berria" martxan jartzeko.
"Euskara lehen mailako auzi politikoa den heinean, aukera da demokrazian, justizian eta berdintasunean aurrera egiten dugun ala atzera egiten dugun. Funtsezkoa da euskararen berdintasuna aldarrikatzea, eskubide osoz, plaza guztietan eta inolako muga eta oztoporik gabe", eskatu du.
Horregatik guztiagatik, datorren larunbaterako Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbao Arenan antolatu duen ekitaldian parte hartzeko deia egin du, "euskaltzaleen indar eta batasun erakustaldiarekin" bat egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
EAJ ez den beste alderdi batek Santurtzin agintzeko aukera "ez du ikusten" Ansolak
Karmele Tubilla Santurtziko alkate jeltzaleak dimisioa eman ondoren, EH Bildu lantzen ariko litzatekeen gehiengo alternatiboari buruz galdetuta, Iñigo Ansola EAJren Bizkaiko presidenteak esan du ez duela alkatetza galtzeko arriskurik ikusten. Aurreratu du jada jarri direla PSE-EEkin harremanetan. "Ikusiko dugu zer ematen duten negoziazioek", zehaztu du, 'Ganbara' saioan egin dioten elkarrizketan.
Santurtziko oposizioko alderdiek aho batez salatu dute alkateak haiek jo izana dimisioaren erantzule
Karmele Tubilla Artetxe Santurtziko alkateak dimisioa eman du "arrazoi pertsonal, profesional eta politikoengatik", eta gainerako alderdi politikoek EAJren irudia kaltetzeko erabiltzen ari direla salatu du.
Delitu txikiak behin eta berriro egiten dituztenen gaineko legeak lapur eta iruzurgileei zigor gogorragoak ezarriko dizkie
PSOEk, PPk, VOXek, EAJk eta UPNk babestu dute lege erreforma. Ezkerreko alderdien artean, ostera, ezinegona eragin du.
Juntsek aurrera atera du delitu-errepikatzaileen kontrako legea, PSOE, PP, Vox eta EAJren babesarekin
Aldeko 302 boto, kontrako 36 eta 8 abstentzio izan ditu Kode Penala eta Prozedura Kriminalaren Legea aldatzen dituen ekimenak eta Senatura bidalliko da orain. Legeak, besteak beste, hiru urteko espetxe zigorra ezartzen du mugikorrak lapurtzen dituztenenetzat. Podemos, Sumar eta EH Bilduk ez dute neurria onartu eta, lapurretak geldiarazteko baliogarri ez izateaz gainera, eskuin muturraren suspergarri dela diote. ERC abstenitu egin da, legeak "kirats arrazista" duelakoan.
Rufianek ez du ERCtik aldentzeko asmorik: "Hemen egongo naiz alderdiak nahi duen bitartean"
Alderdi Sozialista baino ezkezaleagoak diren taldeak elkartzeko asmoz aurkeztutako proposamena dela eta, desadostasunak izan ditu zuzendaritzarekin. Dena den, Espainiako Kongresuko ERCren burua izaten jarraitzeko asmoa du.
Diez Antxustegik dio EAJ eta PSE ez datozela bat auzi batzuetan, baina adierazi du hori konpontzeko eta egonkortasuna bermatzeko lanean ari direla
Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak adierazi duenez, bere alderdiak eta PSE-EEk, euskal erakunde nagusietan gobernukide direnek, "ez datoz bat" gai batzuetan, baina hori konpontzeko lanean ari dira, "egonkortasuna" bermatzeko eta Euskadin gobernu programa betetzeko. EAJk eta PSE-EEk hainbat arlotan dituzten desadostasunetako batzuk "Espainiako Gobernuaren zereginari buruzko" gaiei egotzi dizkie, eta adierazi du EAJk jarraitu egingo duela Espainiako Gobernuarekin dituen konpromisoak bere gain hartzeko zorrotz eskatzen.
Gai estrategikoetan EAJ eta PSE bat ez etortzeak EAEren etorkizuna baldintzatzen duela salatu du EH Bilduk
"Asteak dira Gobernuko kideen artean hainbat gairen inguruko aurrez aurrekoak publiko direla. Jendaurrean egindako eztabaida hori, gure ustez, ez da batere emankorra. Ez da ona herri honentzat", adierazi du Pello Otxandiano EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak.
Delitu-errepikatzaileei zigorra gogortzeko legea bozkatuko dute gaur Espainiako Kongresuan
Espero da oposizioak legea babestea azken bozketa honetan. Juntsek bultzatu erreformak mugikorrak lapurtzeagatik ezarritako zigorrak gogortzen ditu.
Karmele Tubilla Santurtziko alkateak kargua utzi du "arrazoi pertsonal, profesional eta politikoengatik"
Edorta Rodrigo alkateordeak hartuko du Alkatetza behin-behinean, EAJk agintaldia osatuko duen pertsona izendatu arte.
EAJk Estatuari martxoaren 3ko sarraskiaren ardura har dezala eskatu dio, eta horrek beste aurrez aurreko bat ekarri du jeltzale eta sozialisten artean
EAJk eta EH Bilduk Espainiako Gobernuari eskatu diote aitor dezala martxoaren 3ko sarraskian erantzukizun zuzena izan zuela, eta aitortza horrekin maila goreneko adierazpen ofiziala egin dezala. PSE-EE ez dator bat eskari horrekin.