IKERKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mazonek Feijoori bidalitako mezuak, Goidiaren egunean: "Hau hondamendi bat izango da, presi"

Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidente ohiak Alberto Núñez Feijoo popularren buruzagiarekin hitz egin zuen Goidiaren egunean, 20:08tik 23:29ra. Gauak aurrera egin ahala aitortu egin zion: "Hondamendi itzela izango da hau, presi".

GRAFCVA1294. VALÈNCIA, 17/12/2025.- El expresident de la Generalitat Carlos Mazón ha regresado a Les Corts Valencianes, que celebra entre este miércoles y el viernes el último pleno del año, quince días después de su última asistencia para la toma de posesión de su sucesor, Juanfran Pérez Llorca. EFE/Ana Escobar
Argazkia: EFE

Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidente ohiak Alberto Núñez Feijoo popularren presidentearekin hitz egin zuen Goidiaren arratsaldean, 20:08tik 23:29ra bitartean.  Gauak aurrera egin ahala, horrela deskribatu zion egoera Feijoori: "Hondamendi itzela izango da hau, presi".

Feijook Epaitegira bidali ditu Mazonekin gurutzatu zituen mezuak, epaileak eskatuta. 

Feijook Mazonen mezuak baino ez ditu bidali, ez bereak. Argitu duenez, berak hasi zuen elkarrizketa Mazonekin,  arratsaldeko 19:59an, "elkartasuna bidaltzeko eta erakundea eta nire burua eskuragarri jartzeko", "komunikabideen bidez egoera okertzen ari zela jakin ondoren".

Mazonen lehen erantzuna bederatzi minutu geroago etorri zen, 20:08an, alerta bidali zenetik hiru ordu igaro zirenean: "Eskerrik asko, Presi", eta horren ondoren, 20:09an, "Geroago kontatuko dizut" bat eta "Minuturo izorratzen ari da". Beste sei minutu igaro ondoren, 20:15ean, idatzi zuen: "Gau luzea dugu aurretik".

Beste mezu batzuen ostean,  Mazonek berriro idatzi zuen 23:22an: "Ezertarako balio ez duen krisi kabinete bat sortu dute. Bah". "Sanchez, Montero eta defentsa eta barne sailekoekin hitz egin dut", Gobernuak gau hartan antolatu zuen krisi batzordeari erreferentzia eginez.

Elkarrizketak aurrera jarraitzen du eta, 23:26an, Mazonek idazten du: "Esango dizut. Baina bihar eguna argitu arte ez dakigu zer nolako egoera aurkituko dugun". Azken whatsappak 23.29koak dira eta "Horretan ari gara" eta "Eskerrik asko Presi", esaten dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Asamblea general de Eudel en Zumarraga



REMITIDA / HANDOUT por EH BILDU

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

19/2/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eudelek aurrekontuak luzatu ditu, 40 urtean lehen aldiz, EH Bilduren abstentzioaren ondorioz

EH Bildu atzo iragarri zuenez, koalizio abertzaleko zinegotziek aurrekontua atzera botatzeko asmoa zuten, gaurko bozketan abstenituz, EAJk bultzatutako zuzendari berriaren hautaketa prozesuarekin ados ez zeudelako. Esther Apraiz Eudelen presidenteak adierazi du"intituzioa etsirik" dagoela erabakiaren aurrean, eta ohartarazi du horrek "zaildu" egingo duela hainbat proiektu egitea. 

Minuto de silencio en el Parlamento Vasco por Fernando Buesa y Enrique Casas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Legebiltzarrak Fernando Buesa eta Enrique Casas eraildako sozialistak gogoratu ditu

Enrique Casas 1984ko otsailaren 23an hil zuten Komando Autonomo Antikapitalistek, eta Fernando Buesa bere bizkartzain Jorge Diezekin batera hil zen, ETAren atentatu batean, 2000ko otsailaren 22an. Legebiltzarreko Mahaiak 2014ko otsailean erabaki zuen erakunde terroristek hildako lau euskal legebiltzarkideak —Fernando Buesa, Enrique Casas, Gregorio Ordoñez eta Santiago Brouard— omentzea, erailketaren egunetik hurbilen dagoen osoko bilkuran.

Denis Itxaso Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Denis Itxasok bideratutzat jo ditu Pradales lehendakariarekin izandako desadostasunak

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak adierazi du desadostasunak bideratuta daudela, baina lehendakariak eta biek hitz egin beharra dutela oraindik, eta aste honetan bilduko direla. Bide batez, Aitor Esteban EAJko EBBren bururari gogorarazi dio arazoa konpontzear dagoela eta presio egiteak ez duela mesederik egiten. Donostian azken urteotan etxebizitza babestuarekin izan den arazoaz ere mintzatu da Euskadi Irratian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X