BIKTIMAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAko presoen aldeko ekintzak izan direla Gabonetan salatu du Covitek 

Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak bere sare sozialetan zabaldu dituen hainbat mezutan kritikatu duenez, "ezker abertzaleak -Sortuk eta EH Bilduk- eta bere sateliteek, Sarek kasu, zigorgabetasun handiagoa eskatzen jarraitzen dute ETAkide guztientzat".

Covite denuncia actos por los presos de ETA en Navidades

Gabon gaueko afaria irudikatzen duen mahaia, 3 aulki hutsekin, Galdakaon. Argazkia: @CovitePV

Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (Covite) larunbat honetan salatu duenez, azken egunetan, Gabonetako jaiak direla eta, gutxienez sei ekitaldi egin dira ETAko presoen alde.

X sare sozialean zabaldutako mezuetan, Covitek kritikatu du "ezker abertzaleak -Sortuk eta EH Bilduk- eta bere sateliteek, Sarek kasu, zigorgabetasun handiagoa eskatzen jarraitzen dutela ETAkide guztientzat".  

"Gabonetako jaiak mezua zabaltzeko erabiltzen dituzte", salatu du biktimen elkarteak.

Adibide gisa jarri dituzte Oiartzunen, Villabonan eta Lesakan antolatutako kalejira bana, baita elkarretaratzeak eta salaketa ekitaldiak ere Galdakaon, Bilboko Santutxu auzoan eta Iruñean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazio jendetsua Azpeitian, bi kasutan auzipetutako 43 herritarren alde

Manifestazioa izan da iluntzean Azpeitian, VOX-en kontra mobilizatzeagatik ikertuta dauden 20 lagunei eta pintaketa baten harira auzipetu zituzten beste 23 herritarrei elkartasuna adierazteko. Urtarrilean eta otsailean epaituko dituzte guztiak.  Jendetza batu da Azpeitia Errepresioaren Aurka plataformak deituta,  "Errepresioaren aurrean, klase elkartasuna" lelopean egin duten manifestazioan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X