Fiskaltzak Garcia Ortizen aurkako epaia baliogabetzeko eskatu dio Auzitegi Gorenari
Espainiako fiskal nagusi ohiaren oinarrizko eskubide batzuk urratu direla iritzi dio Fiskaltzak eta horregatik eskatu du epaia baliogabetzeko.
Alvaro Garcia Ortiz Espainiako fiskal nagusi ohiaren kontrako epaia baliogabetzeko eskatu dio Fiskaltzak Auzitegi Gorenari, haren oinarrizko eskubideak urratu direlakoan.
Gorenak bi urteko inhabilitazioa ezarri zion Estatuko fiskal nagusi kargurako, bai eta 7.200 euroko isuna ere, Alberto Gonzalez Amadorren (Isabel Diaz Ayusoren bikotekidea) datu erreserbatuak plazaratzeagatik.
Auzitegi Gorenaren zigorraren ondotik Garcia Ortizek dimisioa eman zuen pasa den azaroaren 24an.
Epaimahaiak (zazpi magistratutatik bostek) frogatutzat jo zuen berak edo bere inguruko norbaitek, bera jakitun zela, Gonzalez Amadorren abokatuaren mezu elektronikoa filtratu ziola Ser irrati kateari. Mezu horretan Ogasunari iruzur egin eta bi delitu fiskal egin izana aitortzen zuen Diaz Ayusoren bikotekideak.
Beste bi magistratuk boto partikularra eman zuten. Horien esanetan, ezin da frogatutzat jo Garcia Ortizek filtratu zuela mezu elektronikoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Iraungitako txertoen kasuari lotutako batzorde independente bat eratzeko eta erantzukizunak eskatzeko proposamenak atzera bota dituzte EAJk eta PSEk
Jeltzaleek eta sozialistek iragarritako neurriak arintzeko eskatu diote Osasun Sailari, "akatsen arriskua gutxitzeko".
EHUk Arabako campusa itxiko du astelehenean, Voxen ekitaldi bat dela-eta
Eskuin muturreko alderdiak otsailaren 23aren oroigarri gisa egin du deialdia, “unibertsitatean askatasuna defendatzeko ezker abertzalearen aurrean”.
Eudelek aurrekontuak luzatu ditu, 40 urtean lehen aldiz, EH Bilduren abstentzioaren ondorioz
EH Bildu atzo iragarri zuenez, koalizio abertzaleko zinegotziek aurrekontua atzera botatzeko asmoa zuten, gaurko bozketan abstenituz, EAJk bultzatutako zuzendari berriaren hautaketa prozesuarekin ados ez zeudelako. Esther Apraiz Eudelen presidenteak adierazi du"intituzioa etsirik" dagoela erabakiaren aurrean, eta ohartarazi du horrek "zaildu" egingo duela hainbat proiektu egitea.
Jaurlaritzak begi onez hartu du bizitzeko baimena berritu nahi duten migratzaileei hizkuntza ofizialetan egiten jakitea eskatzea
Kataluniako Gobernuak egin du proposamena, hizkuntza kohesiorako eta hobeto integratzeko elementu gisa baliatu daitekeelakoan. Ildo horretatik, euskara jakitea migratzaileen integrazio prozesua indartzeko kohesio tresna izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak.
Medikuen eskaerei eta profesional faltari erantzuteko, Jaurlaritzaren proposamenak
Alberto Martinez sailburuak neurriak eskatu dizkio Monica Garcia ministroari medikuen aldarrikapenei eta osasun-langileen faltari aurre egiteko.
Eusko Legebiltzarrak Fernando Buesa eta Enrique Casas eraildako sozialistak gogoratu ditu
Enrique Casas 1984ko otsailaren 23an hil zuten Komando Autonomo Antikapitalistek, eta Fernando Buesa bere bizkartzain Jorge Diezekin batera hil zen, ETAren atentatu batean, 2000ko otsailaren 22an. Legebiltzarreko Mahaiak 2014ko otsailean erabaki zuen erakunde terroristek hildako lau euskal legebiltzarkideak —Fernando Buesa, Enrique Casas, Gregorio Ordoñez eta Santiago Brouard— omentzea, erailketaren egunetik hurbilen dagoen osoko bilkuran.
Rufian: "Zer zentzu du gauza bera defendatzen duten ezkerreko 14 alderdik elkarren artean lehiatzeak?"
'Oraina borrokatu, etorkizuna irabazteko' goiburupean, ERCko buruzagiak antolatutako ekitaldian Estatu espainiarreko ezkerreko alderdi guztiek hartu dute parte, EH Bilduk, Podemosek eta BNGk izan ezik.
Sanchezek dio "irmo" jokatu dutela Polizia Nazionalaren bigarrenaren aurkako salaketaren berri izan ostean, eta ez du uste Marlaskak dimisioa eman behar duenik
New Delhin egindako prentsaurreko batean, Espainiako Gobernuko presidenteak esan du hasiera-hasieratik "biktimari" babesa eman diotela eta Jose Angel Gonzalez bere postutik kendu dutela. "Eta, hortik aurrera, ikerketa amaieraraino eramango da, ondorio guztiekin", gaineratu du.
Aburtok amaitutzat eman du Aitor Estebanekin izandako desadostasuna, eta atxilotuen jatorria argitaratu gabe jarraituko du
Bilboko alkateak Segurtasunaren aldeko Itunarekin lotu du bere erabakia, PSErekin, EH Bildurekin eta Elkarrekin Bilbaorekin sinatua.
Marlaskak esan du salatzaileak eskatuz gero emango duela dimisioa
Barne ministroak ez du aintzat hartu PPren dimisio eskaera, eta defendatu egin du Polizia Nazionalaren bigarrenaren aurkako kereilaren aurrean izan duen jarrera.