Chivitek Felix Taberna eta Amparo Lopez kargutik kendu ditu eta Javier Remirez eta Inma Jurio aukeratu ditu horien ordez
Legegintzaldia amaitzeko 15 hilabete falta diren honetan, Chivitek "bultzada politiko berria" eman nahi dio gobernuari. Halaber, beste aldaketa bat ere iragarri du: Miriam Marton izango da aurrerantzean Babes Sozialerako eta Garapen Lankidetzarako zuzendari nagusia.
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak Felix Taberna lehen presidenteordea eta Presidentetza eta Berdintasun kontseilaria eta Amparo Lopez Barne kontseilaria eta gobernu bozeramailea kargugabetu ditu.
Horien ordez, Javier Remirez (lehen presidenteordea, Presidentetza eta Berdintasun kontseilaria eta gobernu bozeramailea) eta Inmaculada Jurio (Barne kontseilaria) sartuko dira gobernuan.
Remirezek senatari akta utziko du ez delako bateragarria gobernuan izango duen ardurarekin. Dena den, oraindik ez dago argi zeinek ordezkatuko duen Senatuan. Jurio Nafarroako parlamentari aukeratu zuten azken hauteskundeetan, baina parlamentari izateari utzi zion Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzan lan egiteko.
Chivitek gobernuan egin dituen aldaketen berri eman du gaur gaur goizean eskaini duen prentsaurrekoan. Azaldu duenez, aldaketa horiekin "bultzada politiko berria" eman nahi dio gobernuari.
Are gehiago, Chivitek ukatu egin du gobernuan egindako aldaketak 'Cerdan auzia'ren edo Belateko tunelen inguruko auziaren ondorio zuzena direnik.
Horrez gain, Chivitek adierazi du gobernuko aldaketak azaldu dizkiela Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa gobernu bazkideei eta horiek ez diela aldaketarik egiteko asmorik erakutsi. Halaber, zehaztu du bere erabakia izan dela gobernua birmoldatzea.
Nafarroako Gobernuko presidenteak beste aldaketa bat ere iragarri du, izan ere, Miriam Marton izango da aurrerantzean Babes Sozialerako eta Garapen Lankidetzarako zuzendari nagusia. Horren ordez, Maria Esther Fernandez proposatu du Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari gerente izateko.
Chivitek legegintzaldia agortzeko asmoa duela adierazi du, eta horretarako PSN barruan pisu handia duten eta gobernu esperientzia duten bi pertsona aukeratu ditu.
Erreakzioak
PSNrekin batera Nafarroako Gobernua osatzen duten bi alderdiek —Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa— azaldu dutenez, Foru Gobernuaren alde sozialistan egingo ditu Chivitek aldaketak. Dena dela, gobernu akordioaren jarraipen batzordearen berehalako bilera eskatu dute.
Geroa Bai koalizioak ohar bidez azaldu duenez, aldaketak gobernuaren alde sozialistari eragiten dio eta ez du aurreikusten bere gobernuko ordezkariak aldatzea.
Gainera, Geroa Baik jakinarazi du gobernu akordioaren jarraipen batzordearen bilera eskatu duela Chiviteren ahotik aldaketen inguruko azalpenak entzuteko.
Nafarroa Zurekin koalizioak ildo beretik hitz egin du eta PSNra mugatzen den aldaketa dela nabarmendu du. Erabakia errespetatzen duela esan ondotik, ohartarazi du ez dela nahikoa "azaleko aldaketak" egitea baldin eta horiekin batera politika publikoak moldatzen ez badira.
Carlos Guzman Zurekin Nafarroaren bozeramaileak kazetarien aurrean azaldu duenez, gobernu akordioaren jarraipen batzordearen bilera eskatu du aipaturiko koalizioak.
Oposizioko talde nagusi den UPNk salatu duenez, Chivitek gobernuan egindako aldaketekin "ustelkeriaren itzala estali" nahi du, eta, horretarako, "oldarkorragoak" diren bi pertsona aukeratu ditu.
Cristina Ibarrola UPNren presidentearen arabera, "Felix Tabernaren dimisioak eragin du krisia, ustelkeriak (Nafarroako) Gobernuan duen itzalaz fio ez delako".
EH Bilduk espero du gobernuan egindako aldaketa horiek "legegintzaldi honi bultzada" emateko balio izatea, Chivite berak gaur esan bezala.
"Urtebete baino gehiago falta da legegintzaldia amaitzeko eta gobernuak EH Bildurekin sinatutako akordio garrantzitsuak ditu. Akordio horiek betetzeak, zalantzarik gabe, ditugun erronkei garrantzitsuei hobeto aurre egiteko balioko du, eta betetze horretan jarraituko du gure ekintza politikoak", nabarmendu du.
Javier Garcia Nafarroako PPren buruaren arabera, Chivitek esperientzia handiko PSNko kideak aukeratu ditu "inork ez duelako ustelkeriak zipriztindutako Gobernuan parte hartu nahi".
Ohar bidez azaldu duenez, gobernuaren birmoldaketak ez dio erantzuten "egoera politikoaren larritasunari eta Nafarroak bizi duen krisi instituzional sakonari".
Zure interesekoa izan daiteke
Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok
EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.
Albiste izango dira: Industria Defendatzeko Taldearen bilera, martxoaren 11ko atentatuen urteurrena eta aurreakordioa EAEko eskola publikoetako jantokietan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Konstituzioko laugarren xedapena indargabetzea eskatu du UPNk, "independentismoa hazten ari baita une honetan"
Cristina Ibarrolak adierazi du UPNren aspaldiko nahia dela xedapen hori indargabetzea, Konstituzioa erreformatuta, eta orain egiteko premiaren arrazoien artean "euskal independentismoa" izaten ari den bilakaera aipatu du.
Ikasle-mugimenduaren aurkako kriminalizazio kanpaina salatu du EHUko ikasle talde batek
Gasteizko EHUko Letren fakultate atarian egindako agerraldian, ikasle talde batek Voxen agerraldiari eta Martxoaren 3ari lotuta ikasle-mugimenduak jasandako kriminalizazioa gaitzetsi dute. Ikasle hauek "EAJ eta eskuineko hainbat komunikabide" jo dituzte kanpaina horren erantzule.
Espainiako Gobernua "erantzun integrala" prestatzen ari da Ekialde Hurbileko gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko
Familiak, enpresak eta autonomoak babesteko eta trantsizio energetikoa bizkortzeko neurriak hartuko ditu, eta ez da baztertzen beherapen fiskalak egitea.
Pradales lurralde arteko lankidetzaren alde agertu da, "krisiak eta gerrak pilatzen" ari baitira testuinguru globalean
Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea integrazioaren adibide dela azpimarratu du "Europara ziur iritsiko diren eztabaidei aurrea hartzeko" gunea.
Euskal Hirigune Elkargoaren funtzioaren eta izaeraren inguruko eztabaida, hauteskunde kanpainan
Ipar Euskal Herrian udal hauteskundeak egingo dituzte martxoaren 15 eta 22an. 158 udaletako ordezkariez gain, Euskal Hirigune Elkargoa ere osoki berrituko dute. Azken erakunde hori 2017an sortu zen, eta bere zereginaren inguruko eztabaida oso presente dago kanpainan. Hainbat eragileren iritziak bildu ditu ETBk, aldekoak zein kontrakoak.
Auzitegiak onartu egin du Iñigo Errejonen aurkako bigarren sexu-eraso salaketa
2021ean gertatu omen zen sexu-eraso batekin lotuta dago azken hori, Elisa Mouliaa aktoreak aurkeztutako salaketaren ondoren.
EAJk Espainiako Gobernua estutu du "Tubos Reunidosek zorra berregituratu" eta bideragarritasun plan bat landu dezan
Jeltzaleek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, industriak "une zailak bizi ditu Estatu osoan, argindarraren prezio altuen ondorioz". "Horregatik, denbora daramagu energia prezio lehiakorragoak lortzeko neurriak eskatzen", esan dute.
EH Bilduk "inperialismoaren aurka eta bakearen alde" egingo du Aberri Egunean
Iruñean, "zazpiak bat egin" lelopean, Euskal Herria "herri bat" eta "aske izan nahi duen nazio bat" dela aldarrikatuko du.