GETXOKO JAUREGIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eraitsitako jauregiaren auzian ikerketapean hiru zinegotzi bakarrik daudela azpimarratu du EAJk

Egunkari batek gaur kaleratu duenez, Ertzaintzaren ikerketak udal gobernu osoa egiten du eraisketaren erantzule. Horri buruz galdetuta, Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak atzo esandakoak berretsi ditu. 

BILBAO, 25/01/2026.- El presidente del PNV en Bizkaia, Iñigo Ansola (i), y la alcaldesa de Getxo (Bizkaia), Amaia Agirre (d), tras atender a los medios de comunicación este domingo momentos antes de la gala de entrega de los Premios de la Fundación Sabino Arana, que este año han recaído en el exconsejero de Interior y expresidente del Parlamento Vasco, Juan María Atutxa, y la Agencia de Naciones Unidas para los Refugiados de Palestina en Oriente Próximo (UNRWA), entre otros. EFE/ Miguel Toña
Ansola, Getxoko alkate Amaia Agirrerekin batera, Arriaga Antzokian. Argazkia: EFE

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak berretsi duenez, Getxoko "Irurak Bat" jauregi babestua eraitsi ostean abiatutako auzian hiru zinegotzi jeltzale bakarrik daude ikerketapean. Hala, atzo egindako adierazpenak berretsi ditu Ansolak, eta errugabetasun presuntzioa aldarrikatu du berriro. 

Amaia Agirre Getxoko alkatea ondoan zuela, Bilboko Arriaga Antzokian egin ditu adierazpenok Ansolak, Sabino Arana sariak banatzeko ekitaldia hasi baino lehen.

Kazetariek El Correo egunkariak gaur kaleratu duen informazioaren inguruan galdetuta, horren kontura eman ditu argibideak. Izan ere, hedabide horren arabera, Ertzaintzak Getxoko udal gobernu guztia egin du "legez kanpoko eraistearen arduradun". 

Ansolak azpimarratu duenez, obren lizentzia "txosten tekniko guztiak alde zituela" eman zuen Udalak. 

EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak esan du oraindik ez dutela ikerketaren sumarioa eskuratu; are gehiago, ikertutako zinegotziek ere ez dute jakinarazpenik jaso.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

araia eta amurrio
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertzaintzaren aurkako pintaketak agertu dira Araian eta Amurrion asteburuan

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gogor gaitzetsi ditu ekintza horiek, eta salatu du "beste behin ere bizikidetzaren etsaiek beren totalitarismoa inposatu nahi dutela, herritarrak Euskadi seguru eta demokratiko batean bizi daitezen lanean ari diren ertzainak seinalatuz". Atzo, Euspel eta Esan sindikatuek, Arabako ahaldun nagusiak, PPk eta Asparrengo EH Bilduk ere gaitzetsi zituzten pintaketak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X