Protestak AEB osora zabaldu dira, ICEk Minneapolisen gizon bat tiroka hil ostean
Bertako gobernadoreak gertatutakoari buruzko ikerketa iragarri du: "Ezin da gobernu federalaz fidatu ikerketa hau egiteko. Estatuak egingo du. Kito".
Ehunka pertsona bildu dira larunbatean Los Angelesen, New Yorken, Seattlen, Washington DCn eta Chicagon, besteak beste, ICEko agenteek Alex Jeffrey Pretti Minneapolisen tiroz hil dutela salatzeko.
Hilketa egin duten herrian ere izan dira protestak, eta herrialde osora zabaldu dira, ICEren aurkako mezuak zabaldu eta hildakoaren omenezko ekitaldiak eginez.
Washingtonen, esaterako, ehunka pertsona manifestazioan joan dira Segurtasun Nazionaleko Departamentuaren eraikinerantz, eta "lotsa" izan da gehien errepikatu duten leloa.
Protestarik jendetsuenak New Yorken, Los Angelesen eta Chicagon izan dira. Hain zuzen ere, leku horietan ere zabaldu nahi du Guardia Nazionala Donald Trump AEBko presidenteak, eta Minnesotako migranteen kontrako sarekaden aurkako mobilizazioak egin dituzte.
Ostiralean, milaka pertsonak Minneapolisko kaleak hartu zituzten azken asteetan ICEren operazioetan egindako gehiegikeriak salatzeko, urtarrilaren 7an agente federal batek Renee Nicole Good tiroz hil ostean.
Ostiraleko mobilizazioak protesta handiko egun batean egin zituzten. Herritarrak grebara deitu zituzten lan, hezkuntza eta kontsumo alorretan, "gobernu federalaren ekintzen aurka egiteko", ICE Out for Good (ICE kanpora behingoz) protesta-mugimenduaren barruan. Mugimendu horrek ehun erakunde baino gehiago biltzen ditu, sindikatuak, eskubide zibilen aldeko taldeak eta erakunde erlijiosoak tartean.
Ikerketa propioa
Tim Walz Minnesotako gobernadoreak, bestalde, Washingtoni jakinarazi dio estatuko agintariek ikerketa propioa abiatuko dutela hilketa argitzeko, "ezin baita gobernu federalaz fidatu ikerketa hau egiteko".
Gainera, Waltzek zalantzan jarri ditu agentzia federalek gertatutakoaren inguruan esandako "gezurrak". "Jainkoari eskerrak, bideoa dugu. Barne Segurtasun Departamentuaren arabera, zazpi tipo heroiko horiek batailoi baten kargari aurre egin behar izan zioten", adierazi du. "Ez du zentzurik. Gezurrak dira. Hau izan behar da 'aski da' esateko unea", gaineratu du.
Trumpek matxinada bultzatzea leporatu dio
Tim Walz Minnesotako gobernadorea eta Jacob Frey Minneapolisko alkatea "matxinada bultzatzen ari dira", Donald Trump AEBko presidentearen hitzetan.
Polizia-operazioa
Donald Trump buru duen gobernuak immigrazioaren aurkako Metro Surge operazioa abiatu zuen abenduan Minnesotan, bertan kriminalitatea areagotu egin dela argudiatuta. Gooden heriotzak eta bost urteko haur baten atxiloketak, besteak beste, haserrea piztu dute estatubatuar askoren artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 14 pertsona hil eta beste 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako hainbat erasotan
Brovary barrutian "tamaina handiko" suteak izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio berriak iragarri osteko erantzun gisa izan dira Moskuk abiatutako azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.