Iruñea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal Herria herritarrei ziurtasuna emateko proiektu kolektiboa dela defendatuko du EH Bilduk Aberri Egunean

"Zazpiak bat egin" lelopean, koalizio abertzaleak apirilaren 5ean egingo du urteroko hitzordua Iruñean.

Iazko manifestazioaren artxiboko irudia. Argazkia: EH Bildu

Beste urte batez, EH Bilduk Aberri Eguna ospatuko du Iruñean (Nafarroa), eta bertan aldarrikatuko du "Euskal Herria herritarren bizitzetan segurtasuna eta ziurtasuna bermatu dezakeen proiektu kolektiboa" dela.

Astearte honetan jakinarazi duenez, koalizio abertzalea "egitarau zabala" prestatzen ari da apirilaren 5erako, eta, ohi bezala, hitzordu nagusia Nafarroako hiriburuko kaleetan eguerdian egingo duten manifestazioa izango da, "Zazpiak bat egin" lelopean.

Nazioarteko testuinguruan eta "ziurgabetasuna nagusi den garaiotan", proiektu kolektiboak inoiz baino garrantzitsuagoak direla uste du EH Bilduk. " Euskal Herria da, hain justu, ziurtasuna eman dezakeen proiektu kolektibo hori: erreferente antifaxista delako, eta justizia soziala eta bertako herritar eta gizarte sektore zabalen bizitzetan segurtasuna eskaintzeko gai dena", aldarrikatu du.

Hori dela eta, Aberri Eguna "Euskal Herriak irudikatzen duen proiektuarekin bat egiteko aukera" bezala planteatzen du, " faxismoari aurre egiteko, euskal herritarren bizi baldintzak duintzeko eta eskubide sozialak bermatzeko, eta oldarraldi judizial, politiko eta mediatikoaren aurrean euskararen biziberritzea aldarrikatzeko".

"Finean", gaineratu du, " ziurgabetasuna nagusi den garaiotan ziurtasuna emango duen zerumuga erdiesteko, hain zuzen, ezkerreko soberanismoak helburu duen Euskal Errepublika".

EH Bilduk, halaber, Trumpek Idahon ikurrina debekatzeko duen asmoa aipatu du, eta iragarri du Aberri Egunean, Iruñean, “bizirik dagoen, duela 40 urte NATOri ezetz esan zion eta garai historiko honi aurre egiteko gai den Euskal Herriaren ikur nazionala astinduko” dutela. Azkenik, asmo horrekin bat egiteko deia egiten diete euskal herritar guztiei.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Parlamentuak Accionaren presidentearen kontra egin du, Belateko ikerketa batzordean ez baita agertu

Jose Antonio Entrecanales Accionaren presidentea bi aldiz deitu dute ikerketa batzordera, baina bi-bietan ordezkariak bidali ditu. Irati Jimenez ikerketa batzordearen presidentearen esanetan, Entrecanales bera deitu dute eta ez Acciona enpresa (pertsona juridiko gisa), eta desobedientzia delitua egin duelakoan Fiskaltzari jakinaraztea erabaki du batzordeak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X