Delitu txikiak behin eta berriro egiten dituztenen gaineko legeak lapur eta iruzurgileei zigor gogorragoak ezarriko dizkie
PSOEk, PPk, VOXek, EAJk eta UPNk babestu dute lege erreforma. Ezkerreko alderdien artean, ostera, ezinegona eragin du.
Telefono mugikorrak. Artxiboko argazkia
Lapurreta txikiak (telefono mugikorrak, tartean) eta sarean iruzurrak egiten dituzten delitugileek zigor gogorragoak jasoko dituzte, delitu txikiak behin eta berriro egiten dituztenentzako legea onartuz gero.
Juntsek sustatutako eta PSOE, PP, Vox, EAJ eta UPNk babestutako legeak aldaketak eragingo ditu Zigor Kodean eta Prozedura Kriminalaren Legean.
Esaterako, 400 eurotik beherako balioa duten lapurreten kasuan, delitugileek hiru hilabetera arteko isunak jasoko dituzte. Hala ere, lapurreta txiki horiek behin baino gehiagotan egiten dituztenei urtebete eta hiru arte bitarteko espetxe zigorra ezarri ahalko zaie, delitu hori egiteagatik aurrez hiru zigor baldin badituzte.
Gainera, telefono mugikorrak lapurtzen dituztenenei zigor gogorragoak ezarriko zaizkie. Kasu horietan astungarri gisatzat hartuko da gailu elektroniko horiek datu pertsonalak gordetzen dituztela.
Irabaziak lortzen dituzten iruzurgileei dagokienez, hainbat irizpide aintzat hartuko dira zigorrak ezartzeko: iruzurraren zenbatekoa, eragindako kalte ekonomikoa, iruzurgilearen eta kaltetuaren arteko harremana, erabilitako bitartekoak, etab.
Bestalde, delitugileei leku, auzo, udalerri, probintzia, toki erakunde zein autonomia erkidegoetara joateko debekua ezarri ahalko zaie.
Azkenik, urtebete eta bost urte arteko espetxe zigorra jarri ahal izango diete narkoei laguntza logistikoa ematen dietenek.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsek aurrera atera du delitu-errepikatzaileen kontrako legea, PSOE, PP, Vox eta EAJren babesarekin
Aldeko 302 boto, kontrako 36 eta 8 abstentzio izan ditu Kode Penala eta Prozedura Kriminalaren Legea aldatzen dituen ekimenak eta Senatura bidalliko da orain. Legeak, besteak beste, hiru urteko espetxe zigorra ezartzen du mugikorrak lapurtzen dituztenenetzat. Podemos, Sumar eta EH Bilduk ez dute neurria onartu eta, lapurretak geldiarazteko baliogarri ez izateaz gainera, eskuin muturraren suspergarri dela diote. ERC abstenitu egin da, legeak "kirats arrazista" duelakoan.
Rufianek ez du ERCtik aldentzeko asmorik: "Hemen egongo naiz alderdiak nahi duen bitartean"
Alderdi Sozialista baino ezkezaleagoak diren taldeak elkartzeko asmoz aurkeztutako proposamena dela eta, desadostasunak izan ditu zuzendaritzarekin. Dena den, Espainiako Kongresuko ERCren burua izaten jarraitzeko asmoa du.
Diez Antxustegik dio EAJ eta PSE ez datozela bat auzi batzuetan, baina adierazi du hori konpontzeko eta egonkortasuna bermatzeko lanean ari direla
Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak adierazi duenez, bere alderdiak eta PSE-EEk, euskal erakunde nagusietan gobernukide direnek, "ez datoz bat" gai batzuetan, baina hori konpontzeko lanean ari dira, "egonkortasuna" bermatzeko eta Euskadin gobernu programa betetzeko. EAJk eta PSE-EEk hainbat arlotan dituzten desadostasunetako batzuk "Espainiako Gobernuaren zereginari buruzko" gaiei egotzi dizkie, eta adierazi du EAJk jarraitu egingo duela Espainiako Gobernuarekin dituen konpromisoak bere gain hartzeko zorrotz eskatzen.
Gai estrategikoetan EAJ eta PSE bat ez etortzeak EAEren etorkizuna baldintzatzen duela salatu du EH Bilduk
"Asteak dira Gobernuko kideen artean hainbat gairen inguruko aurrez aurrekoak publiko direla. Jendaurrean egindako eztabaida hori, gure ustez, ez da batere emankorra. Ez da ona herri honentzat", adierazi du Pello Otxandiano EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak.
Delitu-errepikatzaileei zigorra gogortzeko legea bozkatuko dute gaur Espainiako Kongresuan
Espero da oposizioak legea babestea azken bozketa honetan. Juntsek bultzatu erreformak mugikorrak lapurtzeagatik ezarritako zigorrak gogortzen ditu.
Karmele Tubilla Santurtziko alkateak kargua utzi du "arrazoi pertsonal, profesional eta politikoengatik"
Edorta Rodrigo alkateordeak hartuko du Alkatetza behin-behinean, EAJk agintaldia osatuko duen pertsona izendatu arte.
EAJk Estatuari martxoaren 3ko sarraskiaren ardura har dezala eskatu dio, eta horrek beste aurrez aurreko bat ekarri du jeltzale eta sozialisten artean
EAJk eta EH Bilduk Espainiako Gobernuari eskatu diote aitor dezala martxoaren 3ko sarraskian erantzukizun zuzena izan zuela, eta aitortza horrekin maila goreneko adierazpen ofiziala egin dezala. PSE-EE ez dator bat eskari horrekin.
EH Bilduk eta EAJk Adamuzeko istripua argitzea eskatu dute, herritarrek trenbide sarean konfiantza izan dezaten
Tren-istripuei buruzko azalpenak emateko, agerraldia egin du gaur Sanchezek Kongresuan, eta, ohi bezala, estu hartu du Feijoo oposizioburuak. Ohartarazi dio "auzipetuen aulkian" eseriko dela Gobernua.
EAJ Pasaiako portua "liga nazional batetik erregionalera jaisten" saiatzen ari dela kritikatu du PPk
Mikel Lezama PPk Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramaileak gogor kritikatu du EAJren "asmo ideologikoa", portuaren kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku uztea baita. Gaineratu du hori ezin dela egin, "Estatuaren interes orokorreko portua" delako.