Juntsek aurrera atera du delitu-errepikatzaileen kontrako legea, PSOE, PP, Vox eta EAJren babesarekin
Aldeko 302 boto, kontrako 36 eta 8 abstentzio izan ditu Kode Penala eta Prozedura Kriminalaren Legea aldatzen dituen ekimenak eta Senatura bidalliko da orain. Legeak, besteak beste, hiru urteko espetxe zigorra ezartzen du mugikorrak lapurtzen dituztenenetzat. Podemos, Sumar eta EH Bilduk ez dute neurria onartu eta, lapurretak geldiarazteko baliogarri ez izateaz gainera, eskuin muturraren suspergarri dela diote. ERC abstenitu egin da, legeak "kirats arrazista" duelakoan.
Juntsen diputatuak, gaur, Kongresura sartzen. EFE.
Diputatuten Kongresuko Osoko Bilkurak oniritzia eman dio ostegun honetan Juntsek delituak behin eta berriz errepikatzen dituztenen kontrako neurri sorta biltzen duen lege proposamenari, PSOE, PP, Vox eta EAJren babesarekin. Lege horrek lapurreta txikiak zorrotzago zigortzea eskatzen du eta, gehiengo garbiz onartu den arren, Gobernu-bazkide gehienen gaitzespena izan du.
Aldeko 302 boto, kontrako 36 eta 8 abstentzio izan ditu Kode Penala eta Prozedura Kriminalaren Legea aldatzen dituen ekimenak eta Senatura bidaliko da orain. Legeak, besteak beste, hiru urteko espetxe zigorra ezartzen die mugikorrak lapurtzen dituztenei.
Podemos, Sumar eta EH Bilduk ez dute neurria onartu eta, lapurretak geldiarazteko baliogarri ez izateaz gainera, eskuin muturraren suspergarri dela diote. ERC abstenitu egin da, "kirats arrazista" duelakoan.
Urtebetez baino gehiagoz Kongresuan ez aurrera ez atzera egon den Juntsen proposamenaren onarpena Gobernuak eta PSOEk Carles Puigdemonten alderdiari egindako keinu gisa interpretatzen da, bazkideen babesa ez galtzeko hainbat keinu egin ditu, eta hau horietako bat da.
Testuak, besteak beste, petakeoa (hala deitzen zaio itsasoan erregai-bidoiak petakak banatuz egiten dutenen jardunari) delitutzat hartzea proposatzen du, bai eta landa-eremuetan materialak eta tresneria lapurtzea ere.
Era berean, urtebetetik sei urtera arteko espetxe zigorra jartzea jasotzen du, 400 eurotik beherako iruzurra egin arren, delitu hori sarri errepikatzen dutenei (delitu horrengatik hiru kondena ala gehiago dituztenei).
Epaileari baimena ematen dio Internet bidezko delituak ikertzen dituen epaileari legez kanpoko edukiak kautelaz erreritaratzeko, bai eta eduki horiek ematen dituzten zerbitzuak eteteko ere, edo blokeatzeko, atzerrikoak diren kasuetan. Halaber, epaitegiei eskumena ematen die kautelazko neurri pertsonalak hartzeko, leku zehatzetara joatea eta horietan bizitzea debekatzea barne.
Lege-proposamenak tokiko erakundeen parte-hartzea sustazten du lapurreta delituei erantzuteko, eta kasu horietan akzio penalari ekiteko zilegitasuna aitortzen die.
PSOEk, PPk, Voxek eta EAJk elkarrekin bozkatu dute delitu-errepikatzaileen aurka
Marta Madrenas Juntsen diputatuak defendatu duenez, legeak "behin eta berriz errepikatzen den zigorgabetasunari nahikoa da esaten dio", ordena jartzen du eta jendearen segurtasuna eta ongizatea hobetzen ditu. Nabarmendu duenez, testua ez da bulegoetan sortu, "baizik eta urteetan, aurre egiteko tresna eraginkorrik izan gabe, auzoetako segurtasun falta jasan duten udalerrietan".
PSOEtik, Francisco Arandak PP zoriondu du "behingoz, zangotrabak eta oztopoak alde batera uzteagatik" eta itun horrekin bat egiteagatik, eta azpimarratu du Gobernuak konpromisoa duela delitu-errepikatzaileen erronkari aurre egiteko neurrietan sakontzeko "ezkerreko Gobernu baten ikuspegitik". "Dena zigorretara mugatu gabe, eta ultraeskuinaren diskurtso arrazista eta xenofoboetan sartu gabe", alarma sozialean eta "immigrazioa delinkuentziarekin parekatzeko diskurtso arriskutsuan" erori gabe.
Cuca Gamarra PPren diputatuak erantzun dio bueltan, eta PSOEri lege hori "bahitzea" leporatu dio, inporta zitzaion delitu bakarra "bere bi kideena" zelako, "Ferrazetik Soto del Realera pasa dira, eta gaur bankilloan daude, ustelkeria delitu bilduma batengatik". Era berean, PSOEk legea babestea kritikatu du, noiz eta pertsona migratzaileen erregularizatzea bultzatzen duen bitartean. "Delituak maiz egin dituzten zenbati emango zaizkie paperak zure erregularizazio masiboarekin?", aurpegiratu dio.
Ildo beretik, Voxek salatu du herritarrek ikusten dutela delitugilea babesten dabiltzala, "ustezko sentsibilitate sozial" baten izenean, eta, merkataria, nekazaria, langilea eta legea betetzen duen bizilaguna abandonatzen dabiltzala. Halaber, ziurtatu du delitu mota horren atzean "kontrolik gabeko immigrazioa eta immigrazio politiken kaosa" daudela, neurri batean.
EAJk ere bozkatu du arauaren alde, uste baitu ondarearen aurka behin eta berriz egiten diren delitu-jokabideei erantzuten diela, "isun-zigorrak eraginkorrak ez" direla kontuan hartuta.
Gobernuko kideek salatu dute arauak lege bihurtzen duela Voxen diskurtsoa
Ezkerreko alderdiek gogor kritikatu dute araua, arazoa ez konpontzeaz gain "ideia faxistei proiekzio izugarria" emango dielako.
Hala uste du Enrique Santiago Sumarren kideak, uste baitu ekimen horrek lege bihurtzen duela Voxen, Se Acabó la Fiestaren eta Alianza Catalanaren diskurtso demagogikoa.
Podemosek ere uste du lege horren helburua "pobrezia kriminalizatzea" eta baliabide gutxiko pertsonak estigmatizatzea dela. "Lege honen atzean eskuin muturraren kontakizun arrazistak eta xenofoboak elikatzeko proposamen bat dago, munta gutxiko lapurrekin gogor jokatzeko eta benetako gaizkile, kriminal eta lapur handiak ukitu gabe jarraitzeko".
Ildo beretik, EH Bildu ziur agertu da lege horrek ez duela ezertarako balioko, eta Juntsi zuzendu zaio: "Lege honek ez du ezer konponduko, ez du funtzionatuko ez ebasketak geldiarazteko, ezta Alianza Catalana geldiarazteko ere".
ERC abstenitu egin da bozketan, baina Pilar Vallugera diputatuak ohartarazi du "gaurkoa kea" dela; izan ere, beharrezko dotaziorik ez badago, "denak berdin jarraituko du".
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritza AEKren ordezkariekin bilduko da, Korrikaren balorazioa egiteko
"Erakunde bati dagokiona egingo dugu: ebaluazio bilera bat egingo dugu Korrikaren arduradunekin, Gobernua parte den ekitaldi orotan egin ohi dugun bezala", azaldu du Ibone Bengoetxea lehenengo lehendakariordeak.
Jaurlaritzak 'Jauzia Gara' Euskararen Plan Estrategikoa onartu du erabileran "jauzi kualitatiboa" emateko
Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu duenez, "inoiz baino euskaldun gehiago dugu, baina erronka nagusia erabileran dago". Helburua da euskararen ezagutzan eta, bereziki, erabileran "jauzi kualitatiboa" ematea, hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskararen presentzia gizarteko eremu guztietan handitzeko.
Arnaldo Otegik "heriotza-mehatxuak" jaso zituela salatu du Gasteizko epaitegi batean
Mehatxuak abenduan gertatu ziren, mezu elektroniko baten bidez, baina ez zen salaketaren berri eman. EH Bilduren koordinatzaile orokorrak epaitegietan deklaratu ondoren filtratu da auzia.
Zupiriak "irmo eta erabat" gaitzetsi ditu Otegik jasandako heriotza-mehatxuak
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak ertzain-etxean salatutako heriotza-mehatxuei buruz galdetuta, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak deitoratu du horrelako gertaerek "elkarbizitza kolokan" jartzen dutela.
Albiste izango dira: Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua, Gatazka Ekialde Hurbilean eta BBK Liven XX. urteurrenaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Espainiako Estatuko aire-espazioan sartzea galarazi diete Irango gerran parte hartzen ari diren hegazkinei
PPk "inprobisaziotzat" jo du erabakia, eta PSOEk, berriz, "neurri koherentea" dela esan du.
Aitor Esteban: "Harritu egin ninduen Korrikaren azken mezua Bilduren munduari oso lotuta dauden zazpi gaztek egin izanak"
EAJko EBBren presidenteak euskarak Administrazioan izango duen pisuaz akordio bat lortzea espero du, eta euskarari "segurtasun juridikoa" ematearen alde agertu da.
"Subiranotasunaren bidean beste jauzi bat" eskatuko dute EH Bilduk eta EH Baik Aberri Egunean
"Euskal Herriaren oraina eta etorkizuna erabakitzeko gaitasuna eta gure herriaren hitza errespetarazteko bermeak behar ditugu", nabarmendu dute bi alderdiek astelehen honetan Irunen egindako agerraldian.
Aitor Estebanen ustez, EAJren buru gisa egin duen urtea “positiboa” izan da, eta emakume eta gazte gehiagoren aldeko apustua egin du
Aitor Esteban EAJko EBBren presidenteak karguan bete berri duen lehen urtearen inguruko balantze "positiboa" egin du. Horrekin batera, aireportuen gaineko akordioa eta Euskadik horiek kudeatzeko duen gaitasuna defendatu ditu, eta kritikatu egin du PSE-EE aireportuak kudeatzeko neurriak murrizten saiatu izana.
"Fronte zabalak eraikitzea" eskatu du EH Bilduk, "ultraeskuinaren mehatxuaren aurrean"
Koalizio abertzaleak ohar bidez jakinarazi duenez, Sonia Jacinto Antolakuntza idazkaria eta Gorka Elejabarrieta Harreman Politikoetarako idazkaria Argentinara eta Uruguaira joan dira azken egunotan, eta hainbat ordezkari politiko, giza eskubideen aldeko erakunde eta euskal diasporako kiderekin bildu dira han.