EH Bilduk berriro irabaziko luke Gasteizen eta 8 zinegotzi izango lituzke, eta PSE-EEk eta EAJk 6 zinegotziei eutsiko liekete
PPk egun dituen 6 ordezkarietako bat galduko luke, Elkarrekin alderdiak zinegotzi bat mantenduko luke eta Voxek lehen aldiz lortuko luke ordezkari bat.
Gasteizko Udala.
EH Bilduk irabaziko lituzke atzera Gasteizko udal hauteskundeak, egun dituen 7 ordezkariei beste bat gehituko litzaiekeelako, 8 eserleku lortuta, eta PSE-EE eta EAJrekiko aldea handituko luke, egun dituzten 6 eserlekuak errepikatuko lituzketelako, Udalaren azken soziometroak argitara eman dituen datuen arabera.
Ostiral honetan zabaldu duten txostenean ikus daitekeenez, hauteskundeak orain egingo balira, PPk zinegotzi bat galduko luke, eta 5 ordezkari izango lituzke.
Bestalde, Elkarrekin-Podemosek eutsi egingo lioke egun duen zinegotziari, eta Vox udalbatzan sartuko litzateke aurrenekoz, ordezkari batekin.
Inkestaren arabera, Maider Etxebarria (PSE-EE) da garrantzi politiko handieneko liderra, eta Rocio Vitero (EH Bildu) balorazio onena jaso duena.
EAJ, PSE-EE eta EH Bildu dira herritarren artean sinpatia handiena pizten dutenak. Hala ere, koalizio subiranistak sinpatia handia edo dezente jaso du (herritarren % 24k aukeratu dute), eta EAJ (% 22) eta PSE-EE (% 16) dira sailkapen horretan hurrengoak.
Soziometro hau osatzeko, 1.306 pertsona galdekatu dituzte, abenduaren 1a eta 19a bitartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik