TORTURAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estatu indarkeriaren biktimak ofizialki aitortzeko legea eskatu du Euskal Herriko Torturatuen Sareak

Sareak II. Batzar Nazionala egin du gaur Eibarren, eratu zenetik urtebetera. 5.000 kasu baino gehiago dokumentatu ostean, horiek guztiak "aitortzeko garaia da". 

18:00 - 20:00

Euskal Herriko Torturatuen Sareak lege berri bat eskatu die gaur Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuari, Hego Euskal Herrian Espainiako Estatu indarkeriaren biktima izan direnak "ofizialki eta kolektiboki aitortzeko". 

Sarearen II. Batzar Nnazionala egin dute gaur Eibarren, eta ekitaldian bildutako 500 lagunen aurrean esan dutenez, "Espainiako Estatuko segurtasun indarrek sistematikoki torturatu dutela aitortzeko garaia da".

Leire Gallastegi eta Mertxe Gonzalez Portillo bozeramaileen hitzetan, "5.000 kasutik gora dokumentatu dira Euskal Herrian hainbat ikerketaren bidez, eta horiei guztiei aitortza eta erreparaziorako mekanismo ofizialak eskaini behar zaizkie". Horien arabera, aitortza hori " oinarrizko abiapuntua da bizikidetza demokratiko bat eraikitzeko".

Hori dela eta, sareak Eusko Jaurlaritzari galdegin dio Estatuko indarkeriaren biktimen aitortzarako EAEko legea berritzeko, "epealdia zabaltzeko eta aitortza eta erreparazio mekanismo integral bat bermatzeko beharrezko ekinbide eta adostasun politikoak sustatuz".

Nafarroako Gobernuari eskatu diote aitortu dezala "Frankismoaz eta trantsizioaz harago ehunka herritarri tortura aplikatu zitzaigula". Ildo horretan, "dagozkion ardurak bere gain hartzeko" galdegin diote.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X