Estatu indarkeriaren biktimak ofizialki aitortzeko legea eskatu du Euskal Herriko Torturatuen Sareak
Sareak II. Batzar Nazionala egin du gaur Eibarren, eratu zenetik urtebetera. 5.000 kasu baino gehiago dokumentatu ostean, horiek guztiak "aitortzeko garaia da".
Euskal Herriko Torturatuen Sareak lege berri bat eskatu die gaur Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuari, Hego Euskal Herrian Espainiako Estatu indarkeriaren biktima izan direnak "ofizialki eta kolektiboki aitortzeko".
Sarearen II. Batzar Nnazionala egin dute gaur Eibarren, eta ekitaldian bildutako 500 lagunen aurrean esan dutenez, "Espainiako Estatuko segurtasun indarrek sistematikoki torturatu dutela aitortzeko garaia da".
Leire Gallastegi eta Mertxe Gonzalez Portillo bozeramaileen hitzetan, "5.000 kasutik gora dokumentatu dira Euskal Herrian hainbat ikerketaren bidez, eta horiei guztiei aitortza eta erreparaziorako mekanismo ofizialak eskaini behar zaizkie". Horien arabera, aitortza hori " oinarrizko abiapuntua da bizikidetza demokratiko bat eraikitzeko".
Hori dela eta, sareak Eusko Jaurlaritzari galdegin dio Estatuko indarkeriaren biktimen aitortzarako EAEko legea berritzeko, "epealdia zabaltzeko eta aitortza eta erreparazio mekanismo integral bat bermatzeko beharrezko ekinbide eta adostasun politikoak sustatuz".
Nafarroako Gobernuari eskatu diote aitortu dezala "Frankismoaz eta trantsizioaz harago ehunka herritarri tortura aplikatu zitzaigula". Ildo horretan, "dagozkion ardurak bere gain hartzeko" galdegin diote.
Zure interesekoa izan daiteke
Sendagaien hornikuntza falta saihestea helburu duen lege berria onartu du Ministroen Kontseiluak
Oporren ondoren, Diputatuen Kongresuko izapideak hasiko ditu arau berri honek, indarrean jarri ahal izateko. Hornidurarik eza saihesteaz gain, legeak aurrezpena handitu nahi dio pazienteari, prezio-sistema berri baten bidez.
Martinez Martinez enpresariak bitartekari gisa aurkeztu du Zapatero, eta 530.000 euro jaso zituela onartu du
Julio Martinez Martinez enpresariak adierazi duenez, Zapaterok erreskatearen % 1aren ordainketa dibertsifikatzea agindu zuen.
Pradales lehendakariak Espainiako selekzioan dabiltzan jokalariak zoriondu ditu, Munduko Futbol Txapelketa irabazi dutela eta
Chivite lehendakariak gaur arratsaldean harrera egingo dio Mikel Merinori.
Jaurlaritzak zail iritzi dio transferentzien inguruko akordioa lortzeari eta uztailean aldebiko batzordea biltzeari
Maria Ubarretxena bozeramailearen esanetan, gaur-gaurkoz ez dira Bitariko Batzordearen bilera egiteko bermeak betetzen eta aurrerapauso handiak eman beharko lirateke abuztua aurretik lehendakaria eta Sanchez elkartu ahal izateko.
Berriozabal (EAJ): “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”
Jone Berriozabal, Araba Buru Batzarraren presidentea, Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta Munduko Futbol Txapelketaren finalaren inguruan izandako istiluak gaitzetsi egin ditu. Haren ustez, Espainiako selekzioaren jarraitzaileen kontrako erasoak ez dira bateragarriak Euskal Selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarriarekin. “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”, adierazi du.
Julio Martinez enpresariak Rodriguez Zapatero inplikatu du Plus Ultrari emandako maileguan
Auzitegi Nazionaleko epaileari zuzendutako idazki batean, presidente ohiak airelinearen erreskatean "jarraitu beharreko pausoak markatu" zituela esan du ikertuak, eta bitartekari izateagatik % 1eko komisioa jaso zuela onartu du.
Epaileak inputatu gisa galdekatuko du Jessica Rodriguez, Abalosen bikotekide ohia, Ineco eta Tragsatecen "entxufez" sartzeagatik
Ikertu gisa deklaratuko dute, gertakari berberengatik, Abalosen aholkulari ohi Koldo Garciaren anaiak, Joseba Garciak ere, bai eta Ignacio Zaldivarrek ere, Adifeko goi-kargudun ohiak.
Ehunka lagun bildu dira euskal selekzioaren aldeko mobilizazioetan, Mundialeko Finalaren atarian
Goizean manifestazioa izan da Baionan eta arratsaldean Bilbon, Donostian, Eibarren, Gasteizen eta Iruñean izan dira euskal selekzioaren aldeko hitzorduak.
Andy Burnhamek Gobernu britainiarraren buruzagitza hartuko du astelehen honetan
Manchesterreko alkate ohia zazpigarren lehen ministroa izango da 10 urtean, Keir Starmer laboristaren ordez.
Duela 50 urteko alkateek diote Euskal Herriak oraindik ez dituela orduko helburuak bete
Bergaran bizi izan zuten egun historikoa gogoratu dute 1976ko alkateek. Urduri baina ilusioz itzuli dira orduko ekitaldiaren lekura, Euskal Herriaren historian mugarri izan zen une hura oroitzera. Orduko lorpenak nabarmendu dituzte, eta etorkizunari begira ere itxaropentsu agertu dira.