DIPUTATUEN KONGRESUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espazio publikoetan burka eta niqab-a debekatzeko Voxen lege proposamenaren alde bozkatuko du PPk

Abascalen alderdiak bultzatutako ekimena astearte honetan eztabaidatuko dute Diputatuen Kongresuan.
niqab-alemania-
Emakume batzuk estalita daude, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

Ester Muñoz PPk Kongresuan duen bozeramaileak igande honetan iragarri duenez, "PPk onartu eta babestu egingo du burka espazio publikoetan debekatzeko Voxek aurkeztu duen lege-proposamena".

Muñozen hitzetan, "PPk eta Voxek elkar ulertu behar dute. Espainiarrek beste Gobernu bat merezi dute, eta prozesu hori azkartu egin behar da". "PPk eta Voxek elkar ulertu behar dute, akordio batera iritsi behar dute, lehentasuna ez baitira gure alderdiak, espainiarrak baizik", esan du, eta gaineratu du "gai askotan" ez daudela ados PP eta Vox, "alderdi ezberdinak" direlako, baina beste batzuetan baietz, burkaren debekuan, esaterako. 

Muñozek gogorarazi duenez, PPk uztailean jada iragarri zuen burka integrala debekatuko zuela Espainia osoan, "esparru publikoan". Halaber, duela 15 egun Balearretako PPk Espainiako Gobernuari eskatu zion espazio publikoetan burka debekatzeko lukeen lege-proposamenat onar zezala .

"Gaur bertan, elkarrizketa batean, gure presidente Feijook gai hori nabarmendu du. Asteartean, Voxek espazio publikoetan burka debekatzeko lege-proposamen bat aurkeztuko du eta PPko bozeramaileak ziurtatu du "PPk onartu eta babestu egingo duela Legebiltzarrean horri buruz eztabaidatzea".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X