Memoria historikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Javier Remirezek Montejurrari, Mikel Zabalzari eta Sanferminei buruzko dokumentuak desklasifikatzeko eskatu du

Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordeak prentsaurrekoan adierazi duenez, "demokraziarako beti da positiboa" informazioa desklasifikatzea, "iraganeko gertaerak hobeto ulertzeko aukera" ematen baitu, "demokrazia helduei dagokien gisan". Nafarroako Gobernuak sekretu ofizialei buruzko araudi berri bat egiteko eskatu du, indarrean dagoena 1968koa baita, "diktadura frankista garaikoa".

20201116133500_javier-remirez_
Javier Remirez, artxiboko argazki batean.

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordeak positibotzat jo du estatu-kolpe saiakerari buruzko informazioa desklasifikatu izana, baina 1976ko Montejurrako gertakariei, 1978ko Sanferminei edo 1985ean Mikel Zabalzaren heriotzari buruzko dokumentazioa ere desklasifikatzeko eskatu du.

Alderdi Karlistak Nafarroako Montejurra mendian egin ohi zituen ekitaldietako batean, 1976an, tiroketa bat izan zen, eta bi pertsona hil ziren, Ricardo Garcia Pellejero eta Aniano Jimenez Santos; 1978ko Sanferminetan, berriz, German Rodriguez gaztea Poliziaren tiroen ondorioz hil zen, zezen-plazan hasi ziren istiluetan.

Bestalde, Mikel Zabalza hilda aurkitu zuten Bidasoa ibaian, atxilotu eta Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelera eraman ostean.

Remirezek prentsaurrekoan adierazi duenez, "demokraziarako beti da positiboa" informazioa desklasifikatzea, "iraganeko gertaerak hobeto ulertzeko aukera" ematen baitu, "demokrazia helduei dagokien gisan". 

Nafarroako Gobernuak sekretu ofizialei buruzko araudi berri bat egiteko eskatu du, indarrean dagoena 1968koa baita, "diktadura frankista garaikoa".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X