Ezkerraldea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Karmele Tubillak ostegunean utziko du Santurtziko alkate kargua

EAJk oraindik ez du baieztatu nor izango den Tubilla ordezkatzeko hautagai jeltzalea.

Karmele Tubilla Santurtzi alkatea

Karmele Tubilla, Santurtziko orain arteko alkatea. Argazkia: EITB

Karmele Tubillak ostegunean utziko du Santurtziko alkate kargua, egun horretan egingo den osoko bilkuran. EAJko alkateak hilaren 12an jakinarazi zuen dimitituko zuela, ohar baten bidez, eta lau egun geroago erregistratu zuen.

Tubillak azaldu zuen “arrazoi pertsonal, familiar eta politikoengatik” utziko zuela alkate kargua, bere ustez gainerako alderdi politikoek EAJren irudia kaltetzeko “erabiltzen” ari zirelako.

Erabakiaren berri jakin zen egunean, Udaleko Poliziaren LEPeko azterketen ustezko filtrazioari buruzko ikerketa batzordearen bigarren bilera egin behar zen. Batzorde horretan Sonia Lopez Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ohiak agerraldia egin zuen, eta adierazi zuen EAJren presioak jaso zituela hurbileko pertsonak jartzeko.

Oraingoz, ez da ezagutzen nor izango den EAJren hautagaia Tubilla alkatetzan ordezkatzeko. Behin-behinean, Edorta Rodrigo alkateorde eta jeltzaleen zerrendako bigarrenak jarduten du alkate karguan.

EH Bilduk dagoeneko iragarri du Miren Matanzas, udal taldeko egungo bozeramailea, aurkeztuko duela alkategai gisa. Hala ere, itxura guztien arabera, PSEk jeltzaleen hautagaia babestuko du, Euskadiko erakunde nagusietan elkarrekin gobernatzen dute eta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X