IRANEN AURKAKO ERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak informazioa eta laguntza eskaini dizkie Ekialde Hurbilean dauden EAEko herritarrei eta enpresei

Israelek eta AEBk Irani egindako erasoak segurtasunean, aire konexioetan eta mugikortasunean izan ditzakeen eraginaren aurrean, "laguntza eta koordinazio instituzional guztia" eskaini die. Lasai egoteko eta alferrikako joan-etorriak saihesteko gomendatu die.

DUBAI (United Arab Emirates), 01/03/2026.- Thick black smoke billows into the air above the Jebel Ali port after getting struck by debris from an Iranian intercepted missile, in Dubai, United Arab Emirates, 01 March 2026. Iran launched retaliatory aerial attacks in the region following an earlier joint Israel-US military operation targeting multiple locations across Iran in the early hours of 28 February 2026. (Emiratos Árabes Unidos) EFE/EPA/STRINGER

Ke zutabe bat, Dubaiko aireportuan, Irango misil batek jo ostean. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia Ekialde Hurbilean dauden EAEko herritar eta enpresekin harremanetan jarri da, Israelek eta AEBk Iranen kontra egindako erasoek eremuan segurtasun arazoak sor ditzaketelako. Idazkaritzak mezua zabaldu du sare sozialen bitartez, eta informazioa eta laguntza eskaini dizkie. 

Ziurgabetasun egoera honetan, lasai egoteko, alferrikako joan-etorriak saihesteko eta Espainiako eta Europar Batasuneko ordezkarien segurtasun jarraibideak betetzeko gomendatu die.

Jaurlaritzak bere "laguntza eta koordinazio instituzional guztia" jarri du euskal herritarren eta enpresen esku. Besteak beste, egoeraren jarraipena egingo dute, eskumena duten Espainiako eta Europako agintariekin koordinatuko dira, segurtasunari eta mugikortasunari buruzko informazio garrantzitsu eta eguneratua eskainiko dute eta eskualdean lekualdatutako EAEko langileei lagunduko diete.

Azkenik, behar izanez gero, eurekin kontaktuan jartzeko bideak gogorarazi dituzte: Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiaren kanala (@euskadiglobala) eta kanpolarrialdiak@euskadi.eus helbide elektronikoa.

Zure interesekoa izan daiteke

El Parlamento Vasco conmemora el 50 aniversario de la proclamación de la República Árabe Saharaui Democrática
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 50. urteurrena ospatu du Eusko Legebiltzarrak

Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza zabala izan da ekitaldian, eta, besteak beste, Fatma Mehdi Hassam Kooperazioko ministro sahararra, Fueila Mohamed Aali parlamentari sahararra eta Mojtar Fade Fronte Polisarioak Euskadin duen ordezkaria ere izan dira bertan. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak Euskal Herria eta saharar herria lotzen dituzten "adiskidetasun eta elkartasun lotura sakon eta zintzoak" azpimarratu ditu bere hitzaldian.

Mertxe Aizpurua EH Bildu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kongresuak babes sozialerako dekretua errefusatu ostean, "estrategia politikoak" nagusitu direla esan du Aizpuruak

Mertxe Aizpurua EH Bilduk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak Euskadi Irratian esandakoaren arabera, Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuak ahaleginak egin ditu ezkutu sozialeko neurriak aurrera ateratzeko, eta, beraz, ez du ontzat jo Juntsek babeste aldea jarritako baldintza: etxegabetzeen luzamendua dekretutik ateratzea. Gezurretan aritzea egotzi dio Juntsi, eta ezkutu sozialak neurri guztiak jaso behar dituela nabarmendu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X