Horrela azaldu zuen ‘The New York Times’ egunkariak Martxoaren 3ko sarraskia
Lau hamarkada lehenago Gernikako bonbardaketarekin egin bezala, 'The New York Times' egunkariak mundu zabalean hedatu zuen Gasteizen izandako sarraskia, Henry Ginigerrek idatzitako kronika baten bidez.
'The New York Times'-ek martxoaren 3ari eskainitako titularretako baten irudia, Gasteizen dagoen erakusketa batean ikusgai. Argazkia: EITB Media
Bonbardaketek Gernika suntsitu zutenean gertatu bezala, ‘The New York Times’ egunkaria giltzarri izan zen Martxoaren 3ko sarraskia mundu zabalean hedatzeko. 1937ko apirilean George Steer izan bazen zabaldu zuena frankistek isilarazi nahi izan zutena, lau hamarkada beranduago, 1976ko martxoan, Henry Ginigerrek hartu zuen lekukoa eta sarraskia lau haizetara zabaldu zuen.
Martxoaren 5eko edizioan eman zuen albistea The New York Times egunkariak. “Gobernuaren eta Poliziaren aurkako haserre-olatu baten berri” eman zuen.
“180.000 biztanleko hiri hau, normalean bizia eta jendetsua, erabat geldirik geratu zen bitartean, manifestazioak piztu ziren Bilbon, Iruñean eta Donostian, poliziak su-armak herritarren kontra erabiltzeagatik protesta egiteko”, jaso zuen egunkari estatubatuarrak.
Ginigerren ekarpena
Henry Giniger kazetari prestigiotsuaren sinadura zeraman Martxoaren 3ko lehen kronikak. Bera izan zen frankismoaren azken urteak eta Trantsizioaren hasiera The New York Times egunkarian kontatu zituena.
ETAk Carrero Blanco hil zuen atentatuaren berri eman zuen, Francoren heriotzaz idatzi zuen eta Euskal Herrian bizi zen giro gatazkatsua islatu ohi zuen bere kroniketan.
Eskarmentu handia eta usaimen politikoa zituen, eta bere lehen kronikan azaldu zuen nola sarraskiak biderkatu zituen zalantzak Espainiaren etorkizun politikoaz: posible izango al zen trantsizio baketsu bat?
“Bi hilabeteko gatazka laboralaren amaiera tragikoak nabarmen areagotu ditu zalantzak, eta ez dago argi Espainia gai izango ote den erregimen demokratiko baterantz trantsizio baketsua egiteko; hori baita Juan Carlos I.a erregeak eta haren Gobernuak adierazitako helburua”, jaso zuen.
Arabako erakundeetatik iristen ari ziren erreakzio kritikoen berri ere eman zuen: “Arabako Probintzia Kontseiluak, Espainiako lau euskal probintzietako bat ordezkatzen duenak, bere “atsekabea” agertu du Gobernuak jokatu zuen moduaz. Erakundeak bilerak eskatu ditu bai Carlos Arias Navarro Gobernuko presidentearekin, bai Manuel Fraga Iribarne Barne ministroarekin, bere kexak aurkezteko (…). Udalak ere Gobernuaren neurriak gaitzetsi ditu, eta kezka agertu du ordena publikoa bermatzeko erabilitako bitartekoen inguruan”.
Azalean
Lehen kronika haren hurrengo egunean, ‘The New York Times’ egunkariko berriemailearen artikulu batek martxoaren 3ko sarraskiaren ondorioz deitutako greba orokorraren berri eman zuen. “Basque general strike set Monday” (“Greba orokor euskalduna, astelehenerako”), jaso zuen.
Albiste hura ‘The New York Times’-en lehen orrian ere agertu zen. Gasteizko sarraskia munduko hedabiderik garrantzitsuenetako baten azalean.
Hurrengo egunetan, Gasteizko sarraskiak beste egunkari entzutetsu batzuen orrialdeetara ere heldu zen; hala nola, The Times, Libération, Le Monde eta La Repubblica egunkarietara. Egunotan Ignacio Aldecoa Kultur Etxean ikusgai dagoen erakusketa batek oihartzun haren berri jaso du.
Ginigerren bidea
Ginigerrek euskal errealitatea ondo ezagutzen zuen, eta hurrengo hilabete eta urteetan ere Espainiako Trantsizio nahasi eta odoltsuaren berri ematen jarraitu zuen bere kroniketan, Euskal Herrian bizitzen ari zen giroa ongi islatuz.
New Yorkeko kazetariak 1986an hartu zuen erretiroa, Parisen. 1993an hil zen, atzean ibilbide ikaragarria utzita. Bigarren Mundu Gerra, 1956ko Hungariako Iraultza, Aljeriako Gerra eta Portugalgo Krabelinen Iraultza bezalako gertakari historikoen berri eman zuen. Lau hamarkada lehenago Steerrek Gernikan egin bezala, Ginigerrek 1976ko martxoan Euskal Herriak bizi izan zuena munduratu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteiz hautsi zuten 12 orduak
Erregimenak modu bortitzean zapaldu zituen langile mugimenduaren protestak, eta errepresio latza utzi zuen. Hona Gasteiz aldatu zuten 12 orduen kronologia.
“Apaizen eta militarren" hiriak eztanda egin zuen eguna
Hiri eraberritua zen Gasteiz 1976ko martxoan. Hogei urtean biztanleria hirukoiztu egin zuen, eta langile mugimenduak indarra hartu zuen. Erregimena, ordea, aldaketa politiko eta sozialerako bulkada hura zapaltzen saiatu zen
Modu berezian gogoratuko dituzte gaur martxoaren 3ko biktimak Gasteizen, sarraskiaren 50. urteurrenean
Ekitaldi nagusia 17:00etan egingo da, Zaramaga auzoan dagoen monolitoan, Martxoak 3 elkarteak eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek antolatuta. Ondoren, 18:30ean, martxa bat egingo dute Katedral Berritik Ama Zuriaren plazaraino. Goizean, berriz, Gogora institutuak deituta, ekitaldi instituzionala egingo da.
Ipar Irlandako 'Igande odoltsua' martxoaren 3rako erreferente dela uste du EH Bilduk
Koalizioko kideak Ipar Irlandako ordezkaritza batekin bildu dira, eta bilera horren ostean, Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak esan du Sanchezen Gobernuak David Cameronen bidea jarraitu beharko lukeela.
EHUko errektoretza taldeak "onartezintzat" jo du Arabako campusean ke poteak jaurti izana
Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurrenaren bezperan, ikasle talde batek ke poteak jarri ditu Arabako campuseko lau fakultatetan, eta, ondorioz, protokoloa aktibatu dute eta ikasgelak hustu behar izan dituzte. Errektoretzak ohar bidez esan du ikasleen "aldarrikapenerako eta protestarako eskubidea" babesten duela, baina ez dituela onartuko "pertsonen segurtasunaren, bizikidetzaren eta gainerako unibertsitate-komunitatearen hezkuntzarako oinarrizko eskubidearen aurkako metodoak".
EHUren Arabako campusa jendez hustu dute, hainbat lagunek ke poteak jaurti baitituzte
11:30 aldera, Arabako campuseko lau fakultatetan ke poteak bota dituzte. Alarmak jo du, protokoloa aktibatu dute eta eraikinak jendez hustu dituzte. Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urtemugarako antolatutako ekitaldi bat iragartzeko egin du omen du ekintza Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistak.
Zapaterok ukatu egin du Plus Ultrarekin "inolako harremanik" izatea, eta gezurtatu egin du Abalosekin zein beste agintari batzuekin bilerak egin izana
Espainiako Gobernuko presidente ohiak agerraldia egin du, astelehen honetan, Senatuan Koldo auziari buruz egiten ari diren ikerketa batzordean, eta UPNk Plus Ultrarekin duen loturari buruz egindako galderak erantzun ditu, besteak beste.
Juan Mari Aburto: “Bilboko turismo tasa nekez sartuko da indarrean aurten”
Bilboko alkateak onartu du 2026an aktibatu nahiko lukeela tasa turistikoa, horrek izango lukeen eragin ekonomikoagatik, baina ohartarazi du epe administratiboek zaildu egiten dutela. Ordenantza, ziurrenik, datorren urterako onartuko da. Aburtok gogorarazi du turismoa tokiko ekonomiaren % 8 dela, eta diru-bilketak bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko eta hiriko garapena eta enplegua indartzeko balioko duela.
"Ez du zentzurik M3aren erantzukizuna gobernu sozialista bati eskatzea, biktimak gu izan ginelako"
Martxoaren 3ko sarraskiaren erantzukizun eskaeraren inguruan mintzo da Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia, Radio Euskadiko Boulevard irratsaioan egindako elkarrizketan.