Bingen Zupiria sailburuaren eta Ertzaintzaren aurkako pintaketak agertu dira Hernanin
ErNE, Sipe eta Esan Ertzaintzako sindikatuek horiek salatu eta gaitzetsi dituzte, eta alderdi guztien "gaitzespen argia" eskatu dute, Ainhoa Domaica PPko legebiltzarkideak egin duen bezala.
Ertzaintzaren eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren aurkako pintaketak agertu dira igande honetan Hernaniko alde zaharrean, Sipe sindikatuak salatu duenez.
Horren esanetan, "ACAB", "Bingen zupiri txakurra", "zipaioak" eta "mespretxuzko aipamenak" agertu dira Gipuzkoako udalerri horretako Lizega kalean, baita dianak, svastika eta Daviden izar bat ere, gorriz eta horiz margotuta.
Ertzaintzaren Sindikatu Profesionalak (Sipe) "erabateko irmotasunez" gaitzetsi ditu "gorroto-mezu" horiek, eta, horren arabera, "ez da gertakari isolatu bat, jazartze, seinalatze eta deslegitimazio giroaren lagin berri bat baizik, ultraezker abertzaleko sektoreek aspalditik bultzatzen dutena, besteak beste, Ernaik edo GKS erakundeek".
ErNEk alderdi guztien gaitzespen argia eskatu du
Ertzaintzaren ErNE sindikatuak ere salatu ditu pintaketak, eta "mehatxu eta hertsapen" horien aurrean, alderdi guztien "gaitzespen argia" eskatu du. Halaber, "ekintza horiek justifikatzeko duen ohiko jarrera" bertan behera uzteko eskatu dio EH Bilduri.
Pintaketak "onartezinak" direla salatu ditu Esanek
Esan Ertzaintzaren sindikatuak gertatutakoa salatu du, pintaketak "onartezinak" direla iritzita, eta "ez dute laguntzen gizarte demokratiko batean nagusi izan behar diren elkarbizitzan eta errespetu instituzionalean", gainertau du.
PPk gaitzetsi egin ditu pintaketak
Ainhoa Domaica PPko legebiltzarkideak "erabateko gaitzespena" azaldu du "eraso horien aurrean", eta adierazi du "alderdi guztiek aitzakiarik gabe" gaitzetsi behar dituztela "ezker euskofaxistaren etengabeko jazarpena eta larderia".
Zure interesekoa izan daiteke
Parte-hartzea % 55ekoa izan da 17:00etan Pirinio Atlantikoetan, duela sei urtekoaren parekoa
Hauteslekuak 18:00ak arte egongo dira zabalik. Bi itzuliko hauteskundeak izan arren, udal gehientsuenetan, % 90ean, lehen itzulian geldituko da erabakita nor izango den auzapeza eta nortzuk izango diren herriko kontseilariak.
Ubarretxena Madrilen izango da bihar EAEko aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatu eta "erabakitzeko aukera" eskatzeko
Sailburuak argi utzi du ez dutela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
Baionako, Kanboko eta Biarritzeko hautagaiak, boto-emaileek zer erabakiko duten zain
Ipar Euskal Herrian 160 herri daude auzapezak aukeratzera deituta. Gehienetan gaur erabakiko da nor izango den hurrenbo alkatea baina 14 herritan bigarren itzulia espero da. Martxoaren 22an argituko da horietan auzia. Hauek dira hautagai nagusietako batzuk.
Parte-hartzea 2,24 puntu igo da, % 36,97raino, Gaztela eta Leonen, 14:00etan
Presidentetzako kontseilari Luis Miguel Gonzalezek agerraldia egin du 14:30ean, eta ziurtatu duenez, "normaltasun osoz" ari da igarotzen hauteskunde-eguna, "nabarmentzeko moduko gorabeherarik gabe".
Eusko Jaurlaritzak harridura azaldu du Espainiako Estatuak aireportuen inguruan egindako azken proposamenaren aurrean
Euskadiko aireportuen kudeaketaz hitz egiteko Madrilen izango da astelehen honetan Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Autogobernu sailburua. Azken proposamenak ez omen ditu jasotzen Euskadiren eskakizunak.
Otegi: "Gure izenean ez dago gerra inperialistarik, ez herrien aurkako erasorik"
EH Bilduren idazkari nagusiak gogorarazi du duela 40 urte Hego Euskal Herriak ezetz esan ziola erreferendum batean NATOri, eta koalizioak "autodeterminazioa, gerrarik ez, bakeari bai eta herrien burujabetza" defendatzen dituela nabarmendu du.
Garmendiak uste du aireportuen inguruan akordioa egongo dela, baina baztertu egin du Pasaiako Portua desklasifikatzea
Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren esanetan, "akordioa lortuko da" EAEko aireportuak kudeatzeko aldebiko erakunde bat sortzearen inguruan. Bestelako iritzia plazaratu du Pasaiako Portuaren harira, eta baztertu egin du interes orokorreko sailkapena kentzea. Izan ere, klasifikazio hori kentzeak portua "degradatu egingo luke eta dituen 400 lanpostu zuzenak arriskuan jarriko lituzke".
Hauteskundeak Iparraldean: Baionako bataila, abertzaleen erronkak eta ezkerraren zatiketa
Ipar Euskal Herriko 160 auzapez aukeratuko dituzte gaur eta, bigarren itzulia bada, hilaren 22an. Ezkerra zatituta aurkeztu da, EH Baik azken urteotako emaitza onak berretsi nahi ditu eta EAJk bere eragina handitu nahi du.
Berdintasunaren alde borroka egiteko deia egin du Anduezak
Gizarte askeago baten alde egindako lana aitortzen duten Bidegileak sariak banatu ditu Euskadiko Alderdi Sozialistak. Ekitaldian "berdintasunaren alde borrokatzeko" deia egin die sozialistei Eneko Anduezak.