HAUTESKUNDEAK GAZTELA ETA LEONEN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14

Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.

SALAMANCA, 15/03/2026.- El candidato del Partido Popular de Castilla y León a la reelección como Presidente de la Junta, Alfonso Fernández Mañueco, tras ejercer su derecho a voto en Salamanca. EFE/ JM García

Mañueco presidentea botoa ematetik ateratzen. Argazkia: EFE

PPk irabazi ditu igande honetan Gaztela eta Leonen egin diren hauteskunde autonomikoak, 82 eserlekuetatik 33 lortuta (2022an baino 2 gehiago). PSOEk 30 eserleku lortu ditu (2 gehiago) eta Voxek 14 (1 gehiago), botoen % 90 zenbatuta dagoenean.

Union del Pueblo Leonesek bere hiru prokuradoreak mantenduko ditu, Por Avilak lehendik zeukana eta Soria Yak bi galdu eta bakarrarekin geratu da.

PSOEren ezkerreko bi hautagaitzak (IU-Movimiento Sumar-Verdes Equo) eta Podemos, Gorteetatik kanpo geratu dira. IUk gidatutako koalizioak 26.630 boto eskuratu ditu ( % 2,23), eta Podemosek 8.926 (% 0,74).

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak ohartarazi duenez, Gaztela eta Leonen PSOEren ezkerreko alderdiek izan duten porrota ikusita, "zerbait ez egitea (edo betikoa ez egitea) arduragabekeria hutsa" da.

Hauteskunde autonomikoetako parte-hartzea % 65,22koa izan da.

PSOE da indar bozkatuena Trebiñun eta Argantzunen

Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan.

Zentsu osoaren % 70,15 zenbatuta, Carlos Martinez buru duen hautagaitzak botoen % 43 baino gehiago lortu ditu Trebiñuko Konderrian, eta Argantzunen, berriz, botoen % 42,21.

Bigarren indarra Vox izan da 58 botorekin ( % 20,93), PP ( % 18,41) eta IU ( % 5,41) gaindituta.

Eta Argantzunen ere, bigarren alderdia Vox izan da, 41 botorekin ( % 20,60), ondoren PP ( % 12,56) eta Se Acabó la Fiesta ( % 7,03).

Parte-hartzea nahiko baxua izan da, zehazki % 48,26koa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Garmendiak uste du aireportuen inguruan akordioa egongo dela, baina baztertu egin du Pasaiako Portua desklasifikatzea

Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren esanetan, "akordioa lortuko da" EAEko aireportuak kudeatzeko aldebiko erakunde bat sortzearen inguruan. Bestelako iritzia plazaratu du Pasaiako Portuaren harira, eta baztertu egin du interes orokorreko sailkapena kentzea. Izan ere, klasifikazio hori kentzeak portua "degradatu egingo luke eta dituen 400 lanpostu zuzenak arriskuan jarriko lituzke".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X