Energia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak

Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.

Sara Aegesen, Energiaren Ministroen Kontseiluan, gaur goizean, Bruselan. Argazkia: @mitecogob.

Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministro eta Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteordeak esan duenez, Exekutiboak "aste honetan zehar" aurkeztuko du energiaren prezioen gorakada arintzeko neurri sorta bat. 

"Aste honetan zehar izango dugu erantzun integrala egiteko plan hori, neurri egiturazko eta koiunturalekin. Garrantzitsua da azpimarratzea erantzun integralerako egitasmoa dela. Ez dira adabaki hutsak, baizik eta aurrera begirako ikuspegiz hartutako neurriak", azaldu du Aegesenek gaur, Bruselan, EBko herrialdeetako Energia Ministroen bilerara sartu aurretik. 

Gaineratu duenez, Espainiako Gobernua "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari da lanean. Hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten AEBk eta Israleek Iranen kontra egindako erasotik eratorrita Ekialde Hurbileko egoera energiaren prezioetan izaten ari den eragina arintzeko ekimena.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X