ALDEBIKO BILERA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako sailburua, aireportuen kudeaketari buruz
18:00 - 20:00

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua pozik agertu da Espainiako Gobernuaren ordezkariekin aldebiko azpibatzordean izandako bileraren ostean, eta aireportuen kudeaketaren arloan "akordio garrantzitsuak" lortu dituztela iragarri du.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak adierazi duenez, Espainiako Gobernuak hobetu egin du ostiralean aurkeztutako proposamena, eta gaur adostutakoa sinatuko den dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".

Horren harira, Imanol Pradales lehendakaria eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Aste Santua baino lehen bilduko direla gogorarazi du, eta EAEko aireportuen aldebiko kudeaketarako behin betiko akordioa sasoi horretan izenpetu daitekeela.

Ubarretxenak azaldu duenez, gaurko bileran erabaki dute Espainia-Euskadi organo bat sortzea aireportuak kudeatzeko, Eusko Jaurlaritzak zer esana izatea DORA III planean, aireportuetara bideratutako 2031ra arteko inbertsioak egitea aurreikusten baitu, eta "sand box" edo araudi propio bat sortzea, Eusko Jaurlaritzak Forondan dituen asmoak praktikan jarri ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X