IPAR EUSKAL HERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Parte-hartzea aurreko bozetan baino altuagoa izan da eguerdirako Pirinio Atlantikoetan, baina lehen itzulian baino txikiagoa

Gaurkoan, parte-hartzea % 23,95ekoa izan da 12:00etarako, baina % 26,74koa izan zen lehen itzulian; duela sei urte, berriz, % 19,85ekoa izan zen ordu horretarako. Ipar Euskal Herriko 11 herritan egiten ari dira udal hauteskundeak gaur.

Hauteskundeak. Argazkia: EITB

Parte-hartzeak gora egin du eguerdirako Pirinio Atlantikoetan udal hauteskundeen bigarren itzulian aurreko hauteskundeetako datuekin alderatuta, baina behera egin du lehen itzulikoekin alderatuz gero.

Pirinio Atlantikoetako prefeturak zabaldutako datuen arabera, parte-hartzea % 23,95ekoa izan da eguerdirako; % 19,85ekoa izan zen 2020an, eta % 19,71koa, berriz, 2014an.

Lehen itzulian, berriz, parte-hartzea % 26,74koa izan zen ordu horretarako.

Frantzian, parte-hartzea % 20,33koa izan da, hau da, igoera txiki bat izan da, bai lehen itzuliko datuekin alderatuta, bai aurreko hitzorduetakoekin alderatuta. Herrialdeko bost hiri nagusietan (Paris, Marseilla, Lyon, Tolosa eta Niza) ere dago jokoan alkatetza.

Hauteslekuak 18:00etan itxiko dituzte Ipar Euskal Herrian jokoan dauden 11 udalerrietan, eta 19:30etik aurrera izango gara lehenengo emaitzen berri.

Udalerri hauetan egiten ari dira gaur udal hauteskundeen bigarren itzulia:

BAIONA

Azken 12 urteotan auzapeza, Jean-Rene Etchegaray zentrista, izan zen garaile lehen itzulian, botoen % 42 eskuratuta. Euskal Hirigune Elkargoaren presidente ere badenak bigarren itzulian erraz nagusituko zela zirudien, baina ezkerrak akordioa iragarri zuen joan den asteartean. J.C. Iriart auzapezgai dela, Elgarrekin Baionarentzat izenpean aurkeztuko dira lehen itzulian ia emaitza bertsuak (botoen % 21 pasatxo) eskuratu zituzten ezkerreko bi zerrenda bozkatuenak: EH Bairen baitako Iriarten hautagaitza eta Etcheto sozialista jakobinoarena. Eskuin muturra izango dute lehiakide, Pascal Lessellier hautagaiak botoen % 10,7 lortu baitzituen lehen itzulian. 

BIARRITZ

Lapurdiko kostaldeko udalerrian, bat ez, bi aliantza itxi dituzte asteon. Batetik, ezkerreko zerrenden artekoa: lehen itzulian hirugarren geratu zen Ana Ezcurraren (Biarritz Berri) zerrenda eta bosgarren indar izan zen Guillaume Baruckena batu egin dira. Bestetik, martxoaren 15ean garaile izan zen Serge Blanco (Nire taldea Biarritz da!) errugbilari ohia laugarren izan zen Jean-Baptiste Dussaussois-Larralde zentristarekin batu da. Maider Arosteguy (Bizi Biarritz elkarrekin) orain arteko auzapezak, berriz, bere aldetik jarraituko du lehian.

KANBO

Aurreko bi herrietan ez bezala, Kanbon ez dute aliantzarik adostu, eta hiru hautagai izango dira norgehiagokan: lehen itzulian irabazle izan zen Peio Etxeleku (Kanbo Elkartu) jeltzalea, Christian Deveze egungo auzapez eskuindarra eta Argitxu Hiriart-Urruty hautagai abertzalea. Marieneko etxebizitza proiektuak aurrez aurre jarri ditu Etxeleku eta Deveze (auzapezaren zerrendan zegoen lehen jeltzalea), eta Hiriart-Urruty bera ere proiektuaren kontra dago. 

DONIBANE LOHIZUNE

Hemen ere, hiru zerrendaren arteko lehia izango da, baina orain arte auzapeza izan den Jean-Francois Irigoyen eskuindarrak ditu nagusitzeko aukera gehien (botoen % 47,34 erdietsi zituen lehen itzulian), aurreikuspenen arabera. Dena dela, bigarren geratu zen Manuel de Lara zentrista eta hirugarrena izan zen Pascal Lafitte abertzalea aurre egiteko prest azaldu dira. 

HENDAIA

Hiru hautagairen arteko lehia izango dute Lapurdiko bosgarren herri populatuenean. Laugarren agintaldia lortzeko asmotan izango da Kotte Ecenarro orain arteko auzapez sozialista, baina aurrean izango ditu Laetitia Navarron buru duen zerrenda abertzalea (10 puntura geratu zen lehen itzulian) eta Tristan Proteau eskuineko hautagaia. Kinieletan, baina, Ecenarro da nagusi. 

URRUÑA

Lehia gogorra espero da martxoaren 15eko lehen itzulian lehen bi postuetan sailkatu ziren bi zerrenden artean. Sebastien Etchebarne oposizioburua orain arte auzapeza izan den Filipe Aramendi abertzaleari gailendu zitzaion, puntu bakarreko aldearekin, eta borroka handiena bigarren postua eskuratzeko espero da. Martine Mignot eskuindarra izango dute aurkari. 

BOKALE

Lehen itzulian lehiatu ziren ezkerreko lau zerrendak igaro dira bigarren itzulira, emaitza paretsuak erdietsita. Dena dela, emozioz beteriko lehia espero da. Izan ere, auzapeza izan den Francis Gonzales hirugarren geratu zen, eta Mathieu Horn gailendu zen. Bi hautagai horiek Guy Boulanger (bigarren bozkatuena) eta Helene Etchenique (laugarrena) izango dituzte aurrez aurre.

BESKOITZE

Ezuste gutxiago espero dira Lapurdiko ipar-ekialdeko udalerrian. Lehen itzulian lehiatu ziren hiru zerrendek eskuratu zuten bigarrenerako txartela, baina Pascal Jocou egungo auzapezak ditu aukera gehien, ia bikoiztu baitzituen beste bi lehiakideek (Catherine Errecart eta Theo Salomon abertzalea) lortu zituzten emaitzak. 

AZKAINE

Sorpresarik ez da espero Azkainen, eta lehen itzuliko indar banaketa errepikatuko ei da. Hala, litekeena da Benedicte Luberriaga zentrista gailentzea, Elorri Manterola ezkertiar abertzaleari eta Jean-Louis Laducheri aurrea hartuta. 

ARBONA

Bi hautagairen arteko lehia izango da hemen, eta, itxuraz, estua. Guillaume Fourquet izan zen nagusi lehen itzulian, baina 30 boto eskasera geratu zen Beñat Arlaren zerrenda. Marie-Jose Mialocq orain arteko auzapezak ere bigarren itzulirako txartela lortu zuen, baina lehiatik erretiratzea erabaki du asteon. 

MAULE

Hiru zerrenda izango dira nor baino nor gehiago Zuberoako hiriburuan. Louis Labadot gaur egungo auzapez komunistaren zerrendak ditu nagusitzeko aukera gehien, baina Beñat Elkegaray abertzalea eta Armanda Accoce izango ditu aurkari.

Bigarren itzuliko emaitzek Euskal Hirigune Elkargoko presidentetza nork hartuko duen argituko dute, ziurrena. Izan ere, Baionako zein Kanboko udal hauteskundeetan nagusi denak (Etchegaray, Iriart edo Etxeleku) aukerak izan ditzake hori ere eskuratzeko.

Frantziako Estatuan, Paris izango da arretagune nagusietako bat. Inkestek berdinketa aurreikusi dute Emmanuel Gregoire hautagai sozialistaren eta Rachida Dati ministro ohi kontserbadorearen artean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X