2026-KO UDAL HAUTESKUNDEAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxeleku Kanbon, eta EH Baik babesten duen Horn Bokalen

Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du. 

18:00 - 20:00

Kontaketa. Argazkia: @euskalirratiak

 

Martxoaren 15eko lehen itzulian Ipar Euskal Herriko 149 udalerritako alkatetzak argitu ostean, bigarren itzulia izan dute 11 udaletan igande honetan Lapurdiko 10 herritan (Baiona, Biarritz, Kanbo, Donibane Lohizune, Hendaia, Urruña, Bokale, Beskoitze, Azkaine eta Arbona) eta Zuberoako hiriburuan, Maulen.

Parte-hartzeak behera egin du Pirinio Atlantikoetan udal hauteskundeen bigarren itzulian, lehen itzuliko datuekin alderatuz gero. 

Pirinio Atlantikoetako prefeturak emandako datuen arabera, parte-hartzea % 51,77koa izan da 17:00etarako. Lehen itzulian, igandean, % 54,70ekoa izan zen; 2020an, % 44,96koa, eta 2014an, % 52,08koa.

Hauteskundeetako irabazleak alkate eta alkatesa izango dira hurrengo sei urteetan, 2032 arte.

Hauek izan dira emaitzak:


BAIONA (52.000 biztanle inguru): Jean-Rene Etchegaray

Azken 12 urteotan auzapez izan den Jean-Rene Etchegaray (Baiona zuretzat) zentristak beste sei urte egingo ditu karguan, botoen % 50,70 eskuratuta. 

Euskal Hirigune Elkargoaren presidente ere badenari lehia egiteko, asteartean akordioa iragarri zuen ezkerrakJean Claude Iriart auzapezgai dela, Elgarrekin Baionarentzat izenpean aurkeztu dira ezkerreko bi zerrenda bozkatuenak (EH Bairen baitako Iriarten hautagaitza eta Etcheto sozialista jakobinoarena) eta botoen % 41,01 eskuratu dute.

Eskuin muturreko Pascal Lessellierrek (Unis pour Bayonne) botoen % 8,29  lortu ditu.

BIARRITZ (24.700 biztanle inguru): Serge Blanco

Lapurdiko kostaldeko udalerrian, bat ez, bi aliantza itxi dituzte asteon eta Serge Blanco(Nire taldea Biarritz da!-Mon équipe, c’est Biarritz) hobetu egin ditu lehen itzuliko emaitzak. Bera izan zen lehen indarra martxoaren 15ean, eta laugarren izan zen Jean-Baptiste Dussaussois-Larralde zentristarekin batera, botoen %41,92 eskuratu ditu gaur.

Maider Arosteguy (Bizi Biarritz elkarrekin-Ensemble, Vivons Biarritz) orain arteko auzapeza izan da bigarrena, botoen % 32,21ekin eta, EH Baik babesten zuen Ana Ezcurraren hautagaitza (Biarritz Berri-Biarritz nouvelle vague) hirugarren izan da bozen % 27,87rekin.

18:00 - 20:00

HENDAIA (18.100 biztanle inguru): Kotte Ecenarro

Laugarren agintaldia lortu du Hendaia Elgarrekin-eko hautagai Kotte Ecenarrok, botoen % 44,31ri esker.

EH Baik babesten duen Laetitia Navarron buru duen zerrendak (Hendaia Biltzen) botoen % 32,56 eskuratu du, eta, eskuinetik, Tristan Proteauren hautagaitzak (Vivre Hendaye) botoen %23,12 eskuratu ditu.

18:00 - 20:00

DONIBANE LOHIZUNE (13.800 biztanle inguru): Jean-Francois Irigoyen

Hiru zerrenden arteko lehia orain arte auzapez izan den Jean-Francois Irigoyen eskuindarraren aldekoa izan da. Botoen % 48,37 erdietsi ditu Saint Jean passionnement/Donibane bihotzean hautagaitzarekin.

Manuel de Lara zentrista (Un nouvel Elan pour St Jean de luz) bigarren geratu da botoen % 27,28rekin.

Pascal Lafitte (Herri Berri) EH Baik babesten duen zerrenda hirugarren geratu da botoen % 24,35ekin. 

URRUÑA (10.300 biztanle inguru): Sebastien Etchebarne

Sebastien Etchebarne oposizioburua (Vivons Urrugne autrement – Ongi bizi Urruñan) orain arte auzapeza izandako Filipe Aramendi (Urruña Elgarrekin) abertzaleari gailendu zaio. EH Bairen hautagaia zen Aramendi.

Etchebarnek botoen % 48,44 lortu ditu eta Aramendik % 37,64.

Martine Mignot (Ciboure Du Coreur) eskuindarra hirugarren izan da botoen % 13,92rekin.

BOKALE (9.000 biztanle inguru): Mathieu Horn

EH Baik babestutako Mathieu Horn (Vivons Boucau' Bokale bizi) izan da irabazlea, botoen % 37,38 eskuratuta. Ezkerreko zerrenda zabala ordezkatzen du, ekologistena, sozialistena eta ezker abertzalearena.

Guy Boulanger (Agir Esemble pour le bocau Guy boulanger) izan da bigarrena, botoen %29,85ekin, eta orain arte auzapez izandako Francis Gonzales (Bocau conviviant)  hirugarren geratu da botoen % 17,84rekin.

Helene Etchenique (Bocau a couer) laugarren izan da, botoen %14,92rekin. 

KANBO (6.600 biztanle inguru): Peio Etxeleku

Lehen itzulian irabazle izan zen Peio Etxeleku (Kanbo Elkartu) jeltzaleak irabazi du bigarren honetan ere, botoen % 46,51 eskuratuta. Poz izugarria izan da bertan, eta Etxalekuk bertso bat abestuz ospatu du garaipena.

Christian Deveze orain arteko auzapez eskuindarra (Cambo en Avant-Jo aitzina) bigarren izan da botoen % 33,74rekin, eta Argitxu Hiriart-Urruty abertzalea (Nahi dugun herria), EH Baik babesten zuena, hirugarren izan da, botoen % 19,70ekin. 

18:00 - 20:00

AZKAINE (4.500 biztanle inguru): Benedicte Luberriaga

Sorpresarik ez da izan Azkainen. Hala, Benedicte Luberriaga zentrista (Entzun Azkaine) gailendu da botoen %42,73rekin.

EH Baik babesten duen Elorri Manterola ezkertiar abertzalea izan da bigarrena (Azkaine Bai), botoen % 38,16rekin eta Jean-Luis Laduche (Nahi dugun Herria), botoen %19,11rekin geratu da.

MAULE (3.000 biztanle inguru): Louis Labadot

Louis Labadot 83 urteko egungo auzapez komunistak irabazi ditu gaurko hauteskundeak botoen %47 eskuratuta bere hautagaitzarentzat (Union Citoyenne). Beste sei urte egingo ditu, beraz, karguan.

Beñat Elkegaray (Aitzina Maule), EH Baik babesten duen hautagaiak bozen % 35 eskuratu ditu eta Armanda Accoce (Agir ensemble pour Mauleon) zentro eskuineko hautagaiak %18 eskuratu du. 

BESKOITZE (2.900 biztanle inguru): Pascal Jocou

Ezusterik ez Lapurdiko ipar-ekialdeko udalerrian. Pascal Jocou (Beskoitze zuekin) egungo auzapeza izan da bozkatuena boten % 52,07rekin.

Theo Salomon abertzaleak (Beskoitze Elgarrekin/Ensemble) emaitzak ondu eta bigarren geratu da botoen %27,34rekin; eta Catherine Errecart (Briscous, Bezkoitze, cap sur l’avenir) zentro eskuineko hautagaia izan da hirugarrena botoen % 20,58rekin.

ARBONA (2.500 biztanle inguru): Guillaume Fourquet

Orain arteko alkatea ez da aurkeztu hauteskunde hauetara, eta ondorengo bi hautagaien arteko norgehiagoka estua izan da:

Guillaume Fourquet (Arbona Batua) gailendu da 812 bozekin eta EH Baik babesten duen Beñat Arlaren zerrendak (Biharko Arbona) 689 boto lortu ditu.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X