Polemika Korrikaren inguruan

Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Biktimak birbiktimizatzea" saihesteko eskatu dio Chivitek Korrikaren antolatzaileei

Covitek salatu zuenez, lekukoa zeraman ume batek Patxi Ruizen omenezko elastikoa zuen jantzita, Tomas Caballeroren hilketagatik zigortutako etakidea. 

18:00 - 20:00

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak arbuiatu egin du Korrikaren ibilbidean ETAko presoen aldeko kartelak eta irudiak erakustea. Euskararen aldeko lasterketa abian da hilaren 19tik, eta igandean Nafarroan barrena ibili da. Hor sortu da, hain zuzen, Nafarroako presidentearen erreakzioa eragin duen polemika, Coviteren salaketa baten ostean.

Terrorismoaren biktimen kolektiboak salatu duenez, Iruñeko Txantrea auzoan zehar lekukoa zeraman ume batek Patxi Ruizen omenezko kamiseta zuen soinean; Tomas Caballeroren hilketagatik zigortu zuten Ruiz.

Desayunos del Ateneo zikloaren barruan egindako hitzaldi batean, Chivitek esan du horrelako egoerek "biktimak birbiktimizatzea" eragiten dutela. “Korrikaren antolatzaileak eurak saiatu egin beharko lirateke horrelakoak ekiditen”, adierazi du.

Halaber, X sare sozialean duen profilaren bidez, Chivitek nabarmendu du Nafarroako Gobernuak "beti" hartu duela Korrika "euskararen aldeko ekimen kultural eta sozial gisa, euskara baita gure lurraldearen hizkuntza propioa eta ondare kulturala”. “Errespetutik sustatu behar da, erabilera politikotik aldenduta”, esan du. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X