KONGRESUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek Aznarren aurka egin du Espainia Irakeko gerran sartzeagatik eta Iranekin "akats bera ez egitea" eskatu du

Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Iran Irak baino askoz ere indartsuagoa dela militarki eta ekonomikoki, eta gerraren ondorioak larriagoak izango direla adierazi du.

Pedro Sanchez Congreso
Pedro Sanchez, gaur, Kongresuan. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Irango gerra sustatzen dutenen aurka egin du, "akats erraldoia" dela salatuz. Iraken egindako "akatsak" ez errepikatzeko eskatu du, eta AEBk eta Israelek Iranen aurka abiatutako gerraren ondorioak "sakonagoak" izango direla ohartarazi du.

Espainiako Gobernuak Ekialde Hurbileko gerraren harira duen jarrera azaltzeko Kongresuan egin duen agerraldian, Sanchezek Irango eta Irakeko gerrak alderatu ditu eta 2003an Espainiako gobernuburu zen Jose Maria Aznarren kritikatu du herrialdea gerra sartzeagatik. 

Ildo horretan, iraganean egindako akatsak Iranen ez errepikatzea eskatu du Sanchezek. Halaber, lehen Aznar eta Bush zeuden tokian —Azoreseko argazkiari erreferentzia eginez— orain Alberto Nuñez Feijoo (PP) eta Santiago Abascal (Vox) eta Trump daudela adierazi du. 

Era berean, Sanchezek PPren eta Voxen aurka egin du, "babesarekin edo isiltasunarekin" gatazkari bide emateagatik. 

Dena den, Iranen eta Iraken aldeko ezberdintasunak mahai gainean jarri ditu Sanchezek, eta Iran militarki eta ekonomikoki indartsuagoa dela eta biztanle aldetik ere handiagoa dela azpimarratu du. 

Hori guztia dela eta, Irango gerraren ondorioak are handiagoak eta sakonagoak izango direla ohartarazi du

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago eskatu behar zaio grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEko idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroa jokatzen ari den paperaz medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko Faktoria saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta EAJrekin ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia mailak euskal gizarteak benetan eskain ditzakeenen gainetik daude"

Euskadiko PPko presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Bere ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik daudela".

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X