IPAR EUSKAL HERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etchegarayk eta Blancok Baionako eta Biarrizko alkate kargua hartuko dute gaur

Atzo, aldiz, Kanboko eta Hendaiako aginte makila jaso zuten Peio Etxelekuk eta Kotte Ecenarrok. Bigarren itzuliaren ostean alkate karguak hartu eta gero, orain argitzeko dagoen bakarra da Euskal Hirigune Elkargoko presidente izateko hautagaiak nortzuk izango diren.

Etxeleku, Kanboko aginte makila jasotzen. Argazkia: EITB

Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulian 11 herritan aukeratutako alkateek kargua hartu dute azken egunotan. Gaur goizean, Baionako eta Biarrizko aginte makila jasoko dute, hurrenez hurren, Jean-Rene Etchegarayk eta Serge Blancok. Atzo, aldiz, Kanboko eta Hendaiako alkateen txanda izan zen, hots, Peio Etxeleku eta Kotte Ecenarrorena

Jean-Rene Etchegarayk ondo baino hobeto ezagutzen du Baionako herriko etxea, azken 12 urteotan bera izan baita auzapez. Hautagai zentristak 6 urte gehiago egingo ditu karguan, botoen % 50,70 eskuratu baitzituen martxoaren 22ko bozetan. 

Serge Blanco errubgi jokalari ohi ezagunarentzat, ordea, estreinako aldia izango da zeregin horietan. Orain arte Biarrizko alkate izandako Maider Arosteguyri gailendu zitzaion, botoen % 41,92 lortuta. 

Biek ala biek gaur egingo dute karguaren zina. 

Atzo izan zuten horretarako beta Peio Etxelekuk eta Kotte Ecenarrok, hurrenez hurren, Kanboko eta Hendaiako auzapezek. 

Etxeleku jeltzalea aurrenekoz arituko da Kanboko Alkatetzan, baina gertutik ezagutzen du herriko etxea, duela 6 urte zinegotzi aukeratu baitzuten Christian Deveze orain arteko auzapez eskuindarraren zerrendaren baitan. Oraingoan, baina, bere zerrenda propioa osatuta irabazi ditu hauteskundeak, botoen % 46 eskuratuta. Kargua hartzeko ekitaldian nabarmendu zuenez, "ardura eta poza", bi sentimenduak, ditu dantzan. Horren hitzetan, interes orokorra zaintzea izango da bere egitekoa, eta berrikuntza gisa, alkateorde postua eskaini dio oposizioari.

18:00 - 20:00

Ecenarro sozialista beteranoa da Hendaiako herriko etxean, laugarren agintaldia lortu baitzuen martxoaren 22ko bigarren itzulian, botoen % 44,31 eskuratuta.

Ekitaldi horien ostean, hurrengo hitzordu garrantzitsua apirilaren 11n izango dute Ipar Euskal Herrian, Euskal Hirigune Elkargoko presidentea aukeratuko baitute. Ikuskizun dago nork aurkezten duen bere burua presidente kargurako; besteak beste, Etchegaray egungo burua, Peio Etxeleku jeltzalea eta Jean Claude Iriart Baionako EH Bairen hautagaia izan litezke lehian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X