ABORTUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abortua Konstituzioan blindatzea onartu du Ministroen Kontseiluak, "dinamika atzerakoien aurrean"

Konstituzioaren erreforma honek hiru bosteneko gehiengoa behar du Kongresuan eta Senatuan, eta, beraz, gobernukideak oposizioko alderdiekin adostasunera iristen saiatu beharko dira.

MADRID, 07/04/2026.-La ministra de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones y portavoz del Gobierno, Elma Saiz (d) y la ministra de Igualdad, Ana Redondo, en rueda de prensa tras la reunión del Consejo de Ministros, este martes en el Palacio de la Moncloa, en Madrid. EFE/ Fernando Villar

Ana Redondo eta Elma Saiz ministroak, Ministroen Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.

Ministroen Kontseiluak astearte honetan onartu du, bigarren saiakeran, Espainiako Konstituzioaren 43. artikulua aldatzeko proiektua, haurdunaldia eteteko eskubidea blindatu ahal izateko. Erreforma Parlamentuko bi ganberetan onartu beharko da orain, gehiengo oso zabalarekin, eta, beraz, oposizioko alderdien babesa beharko du.

Estatuko Gobernuaren bozeramaile Elma Saizek esan du proiektuaren helburua emakumeen autodeterminaziorako eskubidearen onarpen sozial eta juridikoan aurrera egitea dela, "lekua egin nahian dabiltzan dinamika atzerakoien aurrean".

Testua Berdintasun Ministerioak bultzatu du. Ana Redondo ministroak prentsaurrekoan azaldu duenez, Estatu Kontseiluak ontzat eman du, "erabat konstituzionala" dela adieraziz. Proposamenak Konstituzioko 43. artikuluari 4. puntua gehitu nahi dio, esaldi honekin: "Botere publikoek bermatu egingo dute emakumeek haurdunaldia borondatez eteteko duten eskubidea, beharrezkoak diren prestazio eta zerbitzu guztiekin, berdintasun erreal eta eraginkorreko baldintzetan".

Redondok azaldu duenez, Gobernuak osasun-zerbitzu publikoaren bidez haurdunaldia borondatez eteteko "eskubidea blindatu" nahi du, eta, Estatu osoan, "haurdunaldia osasun-baldintza egokietan gauzatuko dela bermatzeko betebeharra indartu".

Ministroak gogorarazi duenez, gaur egun, abortatzeko praktiken % 79 zentro pribatuetan egiten dira, eta % 20, osasun-etxe publikoetan. Madrilgo eta Andaluziako autonomia-erkidegoak aipatu ditu berariaz, eta horietan abortuen % 1 osasun publikoan egiten direla kritikatu du. Kontrara, Kantabrian eta Galizian, % 60 egiten dira ospitale publikoetan.

Parlamentuko tramitazioa

Konstituzioaren erreformak hiru bosteneko gehiengoa behar du, bai Kongresuan, bai Senatuan. Alegia, oposizioko alderdiekin ados jarri beharko lukete gobernukideek.

Desadostasuna egonez gero, Kongresuaren eta Senatuaren arteko Batzorde Misto bat sortu beharko litzateke. Horrek testu berri bat proposatuko luke eta beste bozketa bat egingo litzateke. Orduan ere lortuko ez balitz, erreforma onartu liteke, botoen bi hereneko gehiengoz Kongresuan, eta gehiengo osoz, Senatuan.

Redondo ministroak onartu du tramitazio parlamentarioa "konplexua" izango dela, baina "akordiorako gaitasuna" duela azpimarratu du eta Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Ituna gogora ekarri du (Vox ez, beste alderdi guztien onarpenarekin egin zuen aurrera).

Ministroaren iritziz, Alderdi Popularrak "noren alde diharduen hausnartu beharko du: ideia baten edo emakumeen alde, bere boto-emaileen alde; azken finean, emakumeen eskubideak hobetzearen eta bermatzearen alde diharduen". Halaber, "erantzukizun partekatuaren" alde egin du, "herritarren arazoak konpontzen ez dituzten eta emakume asko ataka gaiztoan uzten dituzten erakarpen ideologikoak" alde batera uzteko eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X