Erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk salatu du pintaketak agertu direla Mendaroko batzokian

Pintura beltza baliatuz, besteak beste, "EAJ español. Faxistak kanpora!" idatzi dute pintaketa horietan, baita igitaiaren eta mailuaren irudia egin ere.

Gipuzkoako EAJko presidente Maria Eugenia Arrizabalagak salatu du bere alderdiaren aurkako pintaketa iraingarriak agertu direla Mendaroko batzokian.

Pintura beltza erabiliz, besteak beste, "EAJ español. Faxistak kanpora!" idatzi dute, eta baita igitaia eta mailua margotu ere.

Arrizabalagak mezua argitaratu du sare sozialetan, erasoa salatzeko, eta honakoa esan die egileei: "EAJ-PNV herri hau erreibindikatu, garatu eta punta-puntan jarri duen gizon-emakume arduratsu eta abertzale talde handi bat besterik ez da".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X