Bada Garaia ekimena abiatu dute, Mugimendu Sozialistari Bilbon eta Gasteizen txosnak jartzen uztea eskatzeko
Dozenaka kurtur sortzaile batu dira ekimenera. "Nork bere izaera eta aldarriekin, jaiak gozatzeko eta ospatzeko lekua izan behar luke, berdintasunean eta diskriminaziorik gabe", esan dute.
Bada garaia dinamikaren aurkezpena, gaur, Bilbon. Argazkia: Mugimendu Sozialista
Bada Garaia lelopean, Mugimendu Sozialistak ekimen bat abiatu du Bilboko eta Gasteizko jaietako txosna gunetan "normaltasunez parte hartzea" eskatzeko. Dozenaka kultur sortzailek egin dute bat aldarrikapenarekin.
Javier Jorajuria J Martina taldeko kidearen hitzetan, "badira urte batzuk Bilbon Luberri konpartsari eta Gasteizen GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari txosnetan normaltasunez parte hartzeko aukera ukatzen zaiela" eta "jai herrikoien parte izateak herri erakunde guztien eskubidea izan beharko luke". Hori dela eta, "beto zentzugabe" horri amaiera ematea eskatu du. "Nork bere izaera eta aldarriekin, jaiak gozatzeko eta ospatzeko lekua izan behar luke, berdintasunean eta diskriminaziorik gabe", esan du, Bilbon gaur goizean egindako agerraldian
Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS), Etxebizitza Sindikatuak eta Luberri Konpartsak hainbat urte daramatzate salatzen "beto politikoa" ezartzen zaiela, besteak beste, Bilboko eta Gasteizko txosnetan.
Bada Garaia ekimena abiatzeko, abestia eta bideoklipa egin dituzte. Kiliki, Mirua, Maixa eta Malakias musikariek sortu dute kantua, eta bideoklipean, besteak beste, Anje Duhalde, Bernardo Atxaga, Josu Zabala, Roberto Moso, Neomak, Antton Telleria, Beñat Herdoil, Euskoprincess eta Borla kulturgileak agertzen dira. "Espero dugu udako jaietan kantua txosna guneetan ozen entzutea, beto zentzugabe honi irtenbide bat ematea eskatzen dugun guztion oihu bezala".
Zure interesekoa izan daiteke
Musika nonahi, Bilboko Aste Nagusiaren azken-aurreko egunean
Rocka, Metala, Bilbainadak… egongo dira jaiaren bueltan. Horrez gain, Marmitako txapelketak emango dio usaina eta zaporea Areatzari.
Normaltasuna AP-8an, Irunen, Baionarako noranzkoan zazpi kilometrorainoko auto-ilarak sortu ostean
A-1 errepidean ere, 2 kilometro inguruko ilarak izan dira N-622 errepideko lotunearen parean, Irungo noranzkoan.
Hernani eta Errenteriako alkateek "politika eraginkorrak" eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko, "protagonismoen gainetik"
Gainera, Donostiako alkateak datorren ostegunerako Donostialdeko udalekin deitu duen bilerara joango direla iragarri dute.
Txupinera eta pregoilaria: "Jendearen maitasuna Bilbo bezain handia izan da"
Txupinera eta pregoilaria, pregoilaria eta txupinera, elkarrekin egoten dira ia 24 orduz, eta agenda bete-betea izaten dute egunero. Gaur ere indarrez hasi dute eguna: gosari lasai bat lehenengo, komunikabideekin elkarrizketak gero, eta lehiaketa gastronomikora joan dira ondoren. Musika, herri kirolak eta bertako jakiak izan dira protagonista bilbotarren egunean.
Zuzenean: 'Agur Marijaia'
Marijaia errez agurtuko dute Bilboko Aste Nagusia. Ohikoa denez, jaien amaierako ikuskizun piroteknikoa, "Agur Marijaia", itsasadarrean egingo da, udaletxeko zubiaren eta Mesedeetako zubiaren artean.
Haize aldaketek eta su jauziek sutea egonkortzea zaildu dute El Salerren
270 langile baino gehiago ari dira sugarren aurka borrokan, aireko 10 baliabide eta lurreko 40 ibilgailuren laguntzarekin. Sutearen ondorioz, inguruko bizilagunak eta kanpinak hustu behar izan zituzten, eta oraindik ezin izan dira itzuli. Valentzia hiriburua, Devesa-Albufera parke naturala eta hiriburuaren hegoaldeko hainbat auzo eta herri lotzen dituen CV-500 errepideak itxita jarraitzen du.
Kalu itsasora itzuli da, bost hilabeteko zaintzaren ostean
Martxoan Donostiako kostaldean erreskatatutako kareta dortoka gaur goizean askatu dute, kostaldetik bi miliatara, Aquariumean zaindu ondoren.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Bergaran estortsioa eta legez kanpoko atxiloketa egotzita
Ertzaintzako agenteek bi gizon eta emakume bat atxilotu zituzten ostegun arratsaldean, legez kanpoko atxiloketa eta herritar baten estortsioa egotzita. Diru kantitate bat eskatzen zioten biktimari.
47 urteko emakume bat hil dute Isla Cristinan (Huelva) eta haren bikotekidea atxilotu dute
Guardia Zibilak 08:50ean jaso du abisua. Agenteek biktimaren gorpua aurkitu dute, arma zuriz egindako zauri ugari zituela, Punta del Caiman hondartzan. Emakumearen bikotekidea, gizonezkoa, atxilotu egin dute, krimenaren egilea delakoan.
Ilargi-eklipse partzialak irudi ederrak utzi ditu Euskal Herrian eta munduan zehar
Ilargi-eklipse partziala ikusi ahal izan da bart gauean eta goizaldean munduko leku askotan, besteak beste, Euskal Herrian. Gurean, 06:12an izan da eklipsearen puntu gorena, Lurraren itzalak Ilargiaren azaleraren % 93 estali duenean.