Espainiako Gobernuak etxebizitzaren dekretua onartzea irailera atzeratu du, babes nahikorik ez duelako
Astearte honetan Ministroen Kontseiluan onartzekoa zen testuak Sumar, PSOE, EAJ, Junts eta Podemosen proposamenak biltzen ditu; besteak beste, alokairu-kontratuak luzatzea, lurzoruaren legea erreformatzea, pizgarri fiskalak ezartzea eta etxegabetzeak etetea.
Balmasedako etxebizitzak, artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press.
Espainiako Gobernuak Etxebizitzari buruzko Errege Lege Dekretuaren onarpena irailera arte atzeratzea erabaki du gaur, astelehenez, Kongresuan onartzeko behar adinako babes parlamentariorik ez duelako.
Akordio "zabala" eta "transbertsala" lortzeko asteak negoziatzen eman ondoren, Gobernuak ez ditu Podemosen ezinbesteko lau botoak lortu; izan ere, Podemosek uko egin dio dekretua babesteari, lurzoruaren legearen erreforma bat jasotzen duelako, eta erreforma horrek, bere ustez, "hirigintzako pelotazoak" eta "espekulazioa" areagotzea dakar.
"Talde guztien erantzukizunari eta eskuzabaltasunari esker, akordioa legegintzaldiko beste edozein unetan baino gertuago dago. Hala ere, egutegiari dagokionez estu gabiltza, eta horrek enbarazu egin digu, testua konplexua da eta", adierazi du Etxebizitza Ministerioak.
Taldeen parte-hartzea
Dekretuaren zirriborroak hainbat talde parlamentarioren proposamenak jasotzen ditu: Sumarrek defendatutako alokairu-kontratuen luzapena, PSOEk eta EAJk bultzatutako lurzoruaren legearen erreforma, Juntsek proposatutako pizgarri fiskalak eta Podemosek eskatutako etxegabetzeak eteteko neurriak.
Horrela, Exekutiboak talde guztiek beren burua ordezkatuta ikustea bilatu du, guztiak guztiz bat ez datozen neurriak onartzearen truke. Helburua da dekretua Kongresuan onartzea.
Ekainean egiaztatu zuen Etxebizitza Ministerioak inbestidura blokeko alderdiak jarrera malgutzeko prest zeudela. Inflexio puntua alokairu kontratuak zabaldu eta errenten igoera mugatzen zuen dekretuaren indargabetzearekin iritsi zen.
Porrot parlamentarioaren ondorioz, Sumarrek ezarrita zituen "marra gorri" batzuk albo batera utzi zituen Juntsekin negoziatzeko, eta Ministerioak elkarrizketa horiek baliatu zituen alokairuaren merkatuaren erreforma, neurri fiskalak eta lurzoruaren legea aldatzea bultzatzeko.
Neurri zehatzak
Zehazki, alokairuen prezioa kontrolatzea eta etxebizitza eskuragarrien eskaintza handitzea da helburua. Horretarako, 2028ko ekainaren 30a baino lehen amaitzen diren kontratuak bi urtez luzatzea, sasoikako eta logelakako alokairua arautzea eta errenta murrizten duten jabeentzako pizgarri fiskalak aurreikusten dira.
Dekretuaren zirriborroak, gainera, % 21eko BEZ orokorra ezarri nahi du erabilera turistikoko alokairuen prezioaren gainean, pizgarriak kentzeko eta eskaintza horren zati bat ohiko alokairura igaro dadin laguntzeko.
Halaber, EH Bilduren eskariz, lizentziarik eta erregistro-zenbakirik gabeko erabilera turistikoko etxebizitzak iragartzen dituzten plataformei ezarritako zehapen ekonomikoak gogortzea aurreikusten du: isunak milioi bat eurokoak ere izan daitezke.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek adierazi du "ordu zailak" datozela suteen kudeaketan
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Vall d'Uixon (Castello) piztutako sutea kontrolatzeko Aginte Postu Aurreratua bisitatu du. Aipaturiko sutearen ondorioz, 6.500 hektarea erre dira eta 16.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte. Horrez gain, Serra d'Espada inguruan 65.000 pertsona konfinatu dituzte.
Klima larrialdiari aurre egiteko estatu ituna "lehentasun nazionala" dela adierazi du Sanchezek
Espainiako gobernuburuak babesleku klimatikoen sarearen aurkezpenean adierazi duenez, alderdi politikoei eta eragile sozialei behin eta berriz eskatuko die klima larrialdiari aurre egiteko estatu itunera batu daitezela.
Pedro Sanchez: "Larrialdi klimatikoak hil egiten du"
Babesleku Klimatikoen Sarearen aurkezpenean, Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi du "udak gero eta gogorragoak, suntsigarriagoak eta hilgarriagoak" direla.
Biktimen ondorengoek eta Otxandioko Udalak sarraskiaren aitortza eskatu dute
Duela 90 urte, frankisten altxamendua izan eta lau egunera, Otxandio bonbardatu zuten. Gaur, eraso faxista hark hildako 61 pertsonak gogoratu dituzte herrian, horietako asko haurrak. Biztanleria zibilaren aurkako lehen aire-erasoa izan zen gerra hartan.
Pradalesek Agirre lehendakariaren "arrastoari eta balioei jarraitzeko" deia egin du
Imanol Pradales lehendakariak Jose Antonio Agirre lehendakariaren "bideari jarraitzeko" deia egin du. Haren baloreak eta haren lantaldeak erakutsitako umiltasuna eta egiteko modua eredugarri jo ditu Pradalesek.
Duela 30 urte hil zuen ETAk Isidro Usabiaga, Ordizian
Usabiaga garabi enpresaren jabea oso ezaguna eta estimatua zen herrian. Enpresariak "iraultza zerga" ordaindu zuen, baina ETAk Poliziari laguntzea leporatu zion. Milaka bizilagun irten ziren kalera atentatua gaitzesteko eta Usabiagaren senideei elkartasuna adierazteko.
Pertur omendu dute Irunen, haren desagertzearen 50. urteurrenean
"Pertur. Egia nahi" lemapean, ETA politiko-militarreko buruzagi izandakoaren senideek gogorarazi dute kasua ez dela preskribatu, eta ikertzen jarraitzeko eskatu dute.
Plus Ultra konpainiaren presidenteak eta kontseilari delegatuak dimisioa eman dute
Aste honetan onartu dute Auzitegi Nazionalean 530.000 euro ordaindu zituztela Zapateroren eta Zapateroren kidearen bitartekaritzaren truke; horren ostean hartu dute dimisioa aurkezteko erabakia.
Euskara gatazkatik urruntzeko eskatu du Pradalesek: "Hizkuntzak denok behar gaitu"
Imanol Pradales lehendakariak adierazi du euskararen aurrerapausoak ez direla "inposaketatik" etorriko, eta datozen hamarkadetan euskara biziberritzeko bide berri bat irekiko duen "Jauzia gara" ekimena aipatu du.