POSTA BIDEZKO BOTOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bihar, osteguna, hilak 26, posta bidezko botoa emateko azken eguna da

Posta bidezko botoa eskatu duten ia 100.000 euskal herritarrek 14:00ak arteko epea dute Correosen bulegoetan emateko.

Hauteskundeak. CERA botoaren kontaketa, Bilbon. 

Elecciones. Voto por correo. Varias personas durante el recuento del voto CERA en el Palacio de Justicia de Bilbao, a 26 de abril de 2024, en Bilbao, Vizcaya, País Vasco (España). Firma: H.Bilbao / Europa Press

Bilboko Justizia Jauregian, CERA botoaren kontaketa egiten. Argazkia: Europa Pressen artxiboko irudia.

Ia 100.000 lagunek eskatu dute posta bidezko botoa EAEn eta Nafarroan, azaroaren 29ko hauteskunde orokorretarako. Estatu osoan, 1,1 milioi pertsonak eskatu dute.

Hautesleek beharrezko dokumentazioa entregatu beharko dute, eta identifikazio-agiria erakutsi (NANa, pasaportea edo gidabaimena), posta-zerbitzuko langileek nortasuna egiazta dezaten.

Hasiera batean, epea asteazkenerako ezarri zuten, baina Hauteskunde Batzordeak ostegunera arte luzatu zuen, PPk hala eskatuta. Luzapen horrek baditu aurrekariak; besteak beste, 2019ko hauteskundeak (apirilekoak zein azarokoak), 2023koak, eta Europako eta EAEko 2024ko hauteskundeak ere.

Nolanahi ere, Correosek gomendatu du azken egunera arte ez itxarotea eta botoa lehenbailehen ematea.

15.000 euskal herritarrek online egin dute eskaria

Guztira, postaz bozkatzeko 1.099.687 eskaera onartu dira Espainiako Estatuan, eta horietatik 94.391 Euskal Herrikoak dira. Hegoaldeko posta bidezko hautesleen % 15,74k (14.863 pertsonak) web bidez egin dute eskaria, Estatuko batezbestekoaren (% 33,1) oso azpitik.

Lurraldeka, 39.868 pertsonak eskatu dute posta bidezko botoa Bizkaian: 34.576k, posta-bulegoetan, eta 5.292k, online. Gipuzkoan, 23.548k egin dute eskaria: 20.797 pertsonak, aurrez aurre, eta 2.751k telematikoki egin dute eskaera. Araban, guztira, 10.078 izan dira: 8.441 bulegoetara hurbilduta eta 1.637 digitalki. Bestalde, Nafarroako Foru Komunitatean 20.897 pertsonak egin dute eskaera: 15.714k, bulegoetan, eta 5.183k, telematikoki.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X