Ortuzar: 'Marotok astebete dauka argi uzteko aldaketa egingo duela'
Andoni Ortuzar EBBren presidenteak Javier Maroto Gasteizko jarduneko alkateari ohartarazi dionez, astebete dauka "aldatu egingo dela" argi uzteko, bere alderdiak ikusten baldin badu "erakunde bat modu okerrean kudeatuko dutela" egoera zuzentzen saiatuko baita.
EFEk egindako elkarrizketa batean, Ortuzarrek diputazioetan eta udaletan gobernuak osatzeko itunen egoera errepasatu du, bileren lehenengo astea igaro eta gero, udal eta foru hauteskundeen emaitzen ostean.
Izan ere, zalantza handiena hiriburu arabarreko Udalean dago; bertan, Javier Marotok (PP) irabazi zuen, bederatzi zinegotzi lortuta, baina gehiengo osoa izateko 14 behar zituen. Udalen osaketa ekainaren 13an izango da.
Ortuzarren esanetan, bere alderdiak ez du "inoren kontrako" fronte batean parte hartuko, orain arte esan bezala, baina abisua helarazi dio alkate gasteiztarrari: "Marotori dagokio negoziazioak hastea; umiltasunez, gainerako alderdiekin harremanetan jarri beharko litzateke, eraiki nahiz izan duen oso bestelako hiria egiteko, bakardadean dagoelako".
"Orain arte, Marotok ez du denbora aprobetxatu, harro agertu da, hitz antzuekin, gainerako alderdiei esan die ez dagoela ezer egiterik, berari dagokiola alkate izatea eta, ondoren, hitz egingo zuela. Ez, ez, orain hitz egin behar da, lehenago hitz egin behar da".
Era berean, Ortuzarrek onartu egin du PPk proposatu diola EAJri Arabako Diputazioan agintzea, bertan EAJ gutxiengoan baitago, Maroto alkate izatea ahalbidetuz gero, baina "hori ez da EAJren estiloa", esan du.
PP, lasai
Borja Semper Gipuzkoako PPren presidente eta legebiltzarkideak baieztatu egin du alderdia lasai dagoela hiriburu arabarraren egoeraren inguruan, ez baitute uste Javier Maroto Alkatetzatik kaleratzeko "ariketa xelebrea" egingo dutenik.
Semperren iritzian, hauteskundeen ondoren, EAJk eta PSE-EEk "hasierako akordioa" lortu dute eta akordioa "ahal dutenen lekura zabalduko dute" eta ez dute "bestelako alderdirik beharko", nahiz eta horrek "egonkortasun handiagoa" emango lieketen.
Gasteizko kasuan, "lasaitasunez aurre egiten" diote egoerari, EH Bilduk egindako iragarpena gorabehera, Alkatetzatik kanporatzeko.
EH Bildu
EH Bilduri dagokionez, EBBaren presidenteak esan du . EH Bilduk EAJren kontrako oposizioan oinarritu du bere zeregina, politika arintasunez epaitzen, Euskadin inoiz ikusi ez den bezala, jakinda salaketelkarrengandik "oso urrun" daudelaa horien atzean ez zegoela ustelkeriarik".
EAJren buruaren ustean, "gabezia teknikoak edo administrazio mailako arazoak ustelkeria gisa aurkeztu nahi izan dituzte, eta EH Bilduk, hori eginda, marra gorriak gainditu egin ditu".
Halere, nahiz eta elkarrengandik oso urrun dauden, Ortuzarrek esandakoa azaldu du: "Ez gara itsuak; EH Bildu bigarren indarra da eta zenbait gauza egiteko gaitasuna dauka, esaterako, bakea eta elkarbizitzaren gaian, eta arlo horretan ezin dugu baztertu, baizik eta pausoak ematen lagundu".
PSE-EE
PSE-EErekin egindako negoziazioen inguruan, Ortuzarrek azpimarratu egin du bi aldeek "akordioak lortzeko borondatea" dutela, baina erakunde bakoitzean egoerak ezberdinak direnez, negoziazioak lurraldeka egitea erabaki dute. "Lurralde bakoitzean erabakitzen dena -Andoaingo eta Oiongo kasuak barne- EBBk bere gain hartuko du", ziurtatu du.
Negoziazioetan, EAJ saiatuko da PSE-EEk egonkortasuna ematen Urkulluren Gobernuari. "Diputazioetako eta udaletako programetan akordioa baldin badago, logikoa da Jaurlaritzan ere ildo horretatik jotzea".
Zure interesekoa izan daiteke
PSN, Zurekin Nafarroa eta EH Bilduri deia egin die Geroa Baiko Koldo Martinezek, akordiora heltzeko
Nafarroan, hauteskunde orokorrek bete-betean baldintzatutako negoziazioei buruz ezer gutxi eman dute ezagutzera oraingoz alderdiek. Gobernuaren osaketan eta Iruñeako Alkatetzan, ikusteko dago nola jokatuko duten Nafarroako sozialistek.
Garrido: 'Argi dago parte-hartze txikiak kalte egin digula'
Pilar Garridok parte-hartze txikia deitoratu du, bere koalizioari zuzenean eragiten diola argudiatuta.
Andueza: 'Euskadi sozialistagoa da gaur, ezkerrera gehiago begiratzen du'
Eneko Anduezak positibotzat jo ditu PSE-EEk hauteskunde hauetan lortutako emaitzak, eta Euskadi sozialistagoa dela eta ezkerrera begiratzen duela esan du.
Iturgaiz: 'PPren menpe badago, ez da Bilduko alkaterik edo ahaldun nagusirik izango Euskadin'
Carlos Iturgaizek positibotzat jo ditu PPk Euskadin eta Espainian lortutako emaitzak, eta ez dela Bilduko alkaterik edo ahaldun nagusirik egongo ziurtatu du.
Egibar: 'Argi dago zerbait ez dugula ondo egin'
Joseba Egibarrek EAJk Gipuzkoan lortutako emaitzen balorazioa egin du. Egibarrek adierazi du argi dagoela EAJk zerbait ez duela ondo egin.
EH Bildu alde nabarmenarekin garaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Ezker abertzaleko koalizioak 22 eserleku bereganatu ditu Batzar Nagusietan (bost gehiago), EAJk 17 (hiru gutxiago), PSE-EEk zazpi (bi gutxiago), Elkarrekinek bi (bi gutxiago) eta PPk hiru (bi gehiago). Parte-hartzea % 59,92koa izan da, 2019an baino ia zazpi puntu gutxiago.
Otegi: 'Ziklo aldaketa baten lehen urratsa eman da'
EH Bildu nagusitu da udalerri askotan eta Gasteizen indar bozkatuena da 7 zinegotzirekin, duela lau urte baino bat gehiago
EAJk irabaziko luke Bilbon eta Donostian; EH Bilduk, Gasteizen; eta berdinketa teknikoa Iruñean
Nafarroako Parlamentuan, UPN izango litzateke bozkatuena, 12-13 eserlekurekin, baina PSN gertu egongo litzateke, 10-11rekin, eta Gobernuari eutsi ahalko lioke, egungo formula berarekin.
18:00etako parte-hartze datua: % 54,12 Nafarroan eta % 48,52 EAEn
Parte-hartzea % 1,19 igo da Nafarroan 2019ko hauteskundeekin alderatuta, eta % 4,84 jaitsi da EAEn.
Berezitasun ugariko hauteskundeak dira Udal hauteskundeak, Euskadiko bost udalerritan bereziki
Usansolon, Gernikan (Bizkaia), Irunen (Gipuzkoa) eta Arabako Errioxako Bastidan eta Guardian, adibidez, berezitasun ugariko hauteskundeak izango dira gaurkoak; jakin ezazu zergatik bideo honetan.