Kanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasun publikoaz eta hezkuntzaz aritu dira alderdiak Nafarroan

Mientras Navarra Suma y Geroa Bai hablan de la salud pública, el PSN presenta su plan para mejorar la educación.
Javier Esparza Navarra Sumako hautagaia.
Javier Esparza Navarra Sumako hautagaia. Argazkia: EiTB


Maria Chivite PSNko presidentegaiak, berriz, hezkuntzari lotutako neurriak azaldu ditu. Inbertsioa handitzea proposatu du, Barne Produktu Gordinaren % 5era iritsi arte, eta, ondorioz, “Nafarroa herrialde aurreratuenen mailara eraman arte”.

Nafarroako Gobernuak azken lau urteotan arlo horretan “atzera” egin duela kritikatu du. “Hezkuntzak plan estrategiko bat behar du, baina ikasleak zentro ezberdinetan orekaz banatzea eta aniztasunari erantzuteko baliabide gehiago jartzea ere”, adierazi du.

Ainhoa Aznarez Podemoseko hautagaiak esan du koalizio morearentzat “nekazaritza guneak lehentasuna” direla, sektore hori gainbeheran dagoela eta arazo horri erantzun bat eman behar zaiola.

Horregatik, hainbat neurri biltzen dituen plan bat iragarri du, “lurraldeen arteko arrakalak eragindako ezberdintasunei aurre egin eta lurraldeen arteko justizia bermatzeko”. “Herrietan bizi diren pertsonek hirietan bizi diren pertsonen beste aukera izan behar dituzte”, azpimarratu du.

Izquierda-Ezkerra koalizioko gazteek auzoetan gero eta apustu-etxe gehiago ireki dituztela salatuta, eta ludopatiari aurre egiteko proposamena aurkeztu du.

Carlos Guzman eta Ruben Ramallo Parlamenturako eta Iruñeko udalerako hautagaiek ohartarazi dute azken urteotan apustu-etxeek publizitatea areagotu dutela, bereziki gazteria erakarri nahian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X