Etxanobek "lehen sektorearekiko konpromisoa" berretsi du Larrabetzun
Elixabete Etxanobe Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusigaia hedabideen aurrean da mintzatu da igande honetan Larrabetzun, eta bere alderdiak, EAJk, lehen sektorearekiko duen "konpromisoa" berretsi du.
Nekazaritza eta abeltzaintza ustiategien garrantzia azpimarratzearekin batera, Bizkaiko sektore horretako langileen alboan egongo direla ziurtatu du Etxanobek, modernizazioa eta errentagarritasuna bultzatzeko.
Horretarako, "sektorearekin harremana mantendu" eta horren beharizanak "uneoro" ezagutuko dituztela nabarmendu du, "makineria eta instalazioak eguneratzeko laguntzak" emango dituztela, ustiategien "errentagarritasuna hobetuko duten neurri fiskalak" hartuko dituztela eta "digitalizazio prozesuan" ere lagunduko dutela.