Abeltzaintza
2023/05/07 - 20:45
Otsoen erasoei aurre egiteko neurriak eskatu dituzte Arabako abeltzainek
Otsoaren aurkako neurriak hartzea exijitu diete Arabako Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. Hala egin ezean, mendiak ganadurik gabe geratuko direla ziurtatu dute, haien esanetan, nekazal estentsiboa eta otsoa "bateraezinak" direlako.
2023/05/02 - 16:41
Nekazarien sindikatuek laguntzak eskatu dituzte Nafarroako lehorte "kezkagarriari" aurre egiteko
Itziar Gomez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emandako datuen arabera, sikateak Erriberako eta Nafarroa Erdialdeko lehorteko laboreen 40.000 hektareari eragin die dagoeneko.
2023/05/02 - 15:54
Lehortearen Mahaia bigarrenez bildu da Nafarroan
Lehorteak Foru Gobernua eta nekazaritza eta abeltzaintzako erakundeak kezkatzen ditu. Nekazariek galdutzat ematen dute lehorreko zereal-uzta eta dirulaguntzak eta beste neurri batzuk eskatzen dituzte egoerari aurre egiteko.
2023/04/30 - 16:47
Karrantzan urmaelak beteta dauden arren, ura kamioietan ekartzeko prest dago Udala
Kamioietan eraman zuten ura irailean Kantabriatik, baina aurten ez dago hainbesteko kezkarik.
2023/04/25 - 20:48
Bere txakurrak ardiak izutu, artzainari jipoia eman eta gainera salaketa jarri dio
Kirolean ari zen gizon bat igaro zen erasoaren tokitik, eta artzain gipuzkoarra ospitalera eraman zuen masailezurra apurtuta zuela. ENBAk adierazi du erasoa "muturreko kasua" izan dela, baina abeltzainen lanarekiko "errespetu pixka bat" eskatu du.
2023/04/18 - 15:43
ENBAk TODO TODO banaketa katea salatuko du, Elikagai Katearen Legea betetzen ez duen esnea saltzeagatik
Nekazarien sindikatuak salatu duenez, Euskal Herria markako esnea litroko 0,59 euroan saltzen ari da banaketa kate hori.
2023/04/16 - 19:22
Urkabustaizko ganaduzaleek uxaldia antolatu dute otsoak izutzeko
Salatu dute otsoen erasoak etengabeak direla, urtebetean 100dik gora abelburu hil dizkietela. Horregatik, 150 lagun elkartu dira, taldeetan banatuta, zarata eginez, armarik erabili gabe, animaliak izutzeko.
2023/04/12 - 15:48
Ardiek hartu dituzte Ordiziako kaleak Artzain Egunean
Idiazabal Gazta berria aurkezteko ere baliatu dute urteko lehen azoka berezia. Rekondo jatetxeko Lourdes Rekondori egokitu zaio lehen mozketa egitea.
2023/04/02 - 20:28
EHNEk elikagai sintetikoen ekoizpena Euskadin debekatzeko eskatu du
Bizkaiko nekazaritza eta abeltzaintzako sindikatuak nabarmendu du "ezinezkoa" dela bi ekoizpen eredu kontrajarri defendatzen jarraitzea.
2023/04/01 - 16:55
Somaliar eskualdeko lehorteak abeltzaintzari erasan dio, eta kanpoko zerealaren prezioa hirukoiztu egin da
Ekaitz perfektua izaten ari da Afrikako eskualde horretan: batetik lehortea dugu, inoiz ezagutu duten larriena da. Eta bestetik inflazioa. Euskadin, elikagaien prezioek % 14 egin dute gora; Etiopian, berriz, % 40 egin dute gora.
2023/03/31 - 22:33
91 baso sute piztuta daude Asturiasen, eta beste 28 Kantabrian
Hainbat foku daude piztuta ordu honetan, horietako bat Oviedoko atarian, Naranco mendian. Gauean auzo bat hustu behar izan dute, sugarrak oso indartsuak direlako. Haize bortitzak hauspotutako suak eraikin batzuk kiskali ditu.
2023/03/31 - 17:12
Lehorteak milioika abelburu hil ditu azken bi urteetan Afrikan, eta, ondorioz, artzainen bizimodua hondatu du
Afrikako ekialdean, edateko ura lortzeko arazo larria dago. Lehortearen ondorioz, milaka lagun dago urik gabe eta agintariek kamioietan eraman behar izaten diete bizitzeko derrigorrezkoa den ura.
2023/03/23 - 15:22
Esne ekoizleek ez dute arrazoirik ikusten esnearen prezioa jaisteko
Abeltzainek diote orain prezio duina kobratzen ari direla eta ez omen dago arrazoirik esnearen prezioa jaisteko. Izan ere, gero eta esne gutxiago ekoizten da.
2023/03/19 - 18:49
Edurne Basterra, UAGA sindikatuaren presidente berria
Arabako Nekazal eta Abeltzainen Elkarteak igande honetan Gasteizen egindako batzarrean, 216 bozetatik 117 jaso ditu Basterrak.
2023/02/07 - 15:51
Atzerritik etorritako artzain askok halal haragiaren aldeko apustua egin dute
Halal ziurtagiria lortzeko teorian animaliei bazka freskoa eman behar zaie eta ahal den libreen mugitu behar dute. Hortaz, ustiapen intentsiboetatik urrun daude.
2023/01/29 - 19:03
Erdiz, abeltzaintza tradizionalaren eta meatze-estraktibismoaren arteko pultsua
Magnesitas Navarras enpresak urtean 600.000 tona mineral atera nahi ditu 25 urtez Baztango larre horretatik, baina bertako biztanle asko eta erakunde ekologistak aurka agertu dira.
2023/01/29 - 16:28
Esne produkzioaren jaitsiera eta Azpeitiko Udalari jarritako helegitea, ENBAren urteko batzarraren gakoak
Kezka dago ENBA sindikatuan, gastuen igoerak esne produkzioa %25 jaitsiarazi duelako. Bestalde, abeltzaintzarako lurrak arriskuan egon daitezkeela eta, baserritarren sindikatuak helegitea jarri dio Azpeitiko Udalari, Urrestillak planta fotovoltaikoa eraikitzeko baimena eman duelako.
2023/01/25 - 18:12
160 abelburu eta 100 postu baino gehiago Abadiñoko San Blas azokan
Aurtengo azokak 76 baserritar eta 26 artisauren postuak bilduko ditu. Gainera, nekazaritza makineriaren 14 erakustoki, burdindegiko bi, egurrezko lanabes eta saskigintzako hiru eta uhalgile baten postu bat izango ditu.
2023/01/25 - 11:34
Zer nolako eragina izaten ari da berotze globala gurean?
Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikerlari eta EHUko irakaslearekin izan gara ondorioak aztertzen. Lau eremu handitan igerri dituzte aldaketak: eguraldian, osasunean, elikagaietan eta ekosistemetan.
2023/01/09 - 15:39
38 otso eraso gertatu ziren Bizkaian iaz
Urtebetean seikoztu egin da eraso kopurua. 2022an 54 animalia hil zituzten otsoek Bizkaian: 51 ardi, 2 behi eta ostruka bat.