Josebe Blancok euren etxeko artzain bizitzarekin liburua idatzi du egunerokoa osatuz.
Azaroaren 30ean hasiko da egunerokoa, Josebe Blancoren amaren urtebetetze egunean. Egunez-egun aletuko ditu liburu honetan, bere gogoetak, kezkak, beldurrak, pozak, aldarrikapenak, eguneroko lanak, harremanak... eta denei lotura emango diena artaldea izango da.
Josebe Blancok, Pikunietako artzainak, ardiekin duen harremanaz dihardu liburu honetan. Artaldeak ematen dion bakea eta aldi berean, arkumeak hiltegira eramaterakoan sortzen dion ezina. Artzain barazkijalearen barne-borrokak... egunez-eguneko testuotan urteetan landu dituen ertz desberdinak sakonduko ditu artzain-idazleak: energia berriztagarriak, makro-etxaldeak, laborategiko haragia, CO2 isurketetan nekazariek duten ardura...diru publikoa jaso eta etxaldeek euren ateak irekitzeko duten konpromezua...
Gai horiei buruz lasa hitz egiteko beta hartu dugu "Landaberri"n.