Adinekoentzako egoitzak
2020/10/13 - 14:00
155 COVID-19 kasu aktibo zenbatu dituzte Nafarroako adinekoen egoitzetan
Agerraldiak atzeman dituzte Azkoiengo eta Alesbeseko egoitzetan.
2020/10/12 - 22:33
Inoizko positibo gehien berriz Nafarroan 546 kasurekin, eta 364 positibo Euskadin
Lurraldez lurralde aztertuta, Gipuzkoan 154 positibo zenbatu dituzte, Bizkaian 140 eta Araban 70. Atzo 6.872 PCR proba egin zituzten EAEn.
2020/10/12 - 18:50
Zahar-etxeetako bisitak eta irteerak mugatu dituzte Nafarroan
Neurri murriztaile horiek Nafarroa osoan egongo dira indarrean, iragarritako gainerako murrizketak bezala, datozen 14 egunetan. Dena dela, hiru salbuespen-kasu aurreikusi dituzte.
2020/10/11 - 20:49
Inoizko COVID-19 kasu gehien atzeman dira Gipuzkoan azken 24 orduetan
Atzo 9.922 PCR egin ziren EAEn eta 564 kasu berri atzeman zituzten: 55 kasu Araban, 244 Bizkaian eta 263 Gipuzkoan. Positibo tasa % 5,68koa da.
2020/10/10 - 19:30
COVID-19 kasuen gorakada EAEn, 584 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan
Lurraldeka, 80 kasu berri agertu dira Araban, 260 Bizkaian eta 243 Gipuzkoan. Positibitate tasa %5,59ra igo da.
2020/10/09 - 21:11
Lau hildako eta 449 positibo Nafarroan, egun bakarrean jasotako kopururik altuena
EAEn apur bat igo dira gela ospitaleratzeak: 458 kasu berri, 37 ospitaleratze gela arruntetan eta 52 pertsona zainketa intentsiboetako unitateetan.
2020/10/08 - 16:16
Pandemia egonkor mantentzen da Euskadin eta okerrera egin du Nafarroan
EAEk 454 positibo gehiago atzeman ditu asteazken honetan eta kutsatze portzentajea % 4,4ra igo da, baina ospitaleratzeak gutxitu dira. Nafarroan aurreko egunean baino 147 kasu gehiago zenbatu dituzte.
2020/10/07 - 23:16
Arabako egoitza pribatuetako langileek soldatak eta lanaldia parekatzea eskatu dute
Arabako egoitza pribatuetako langileek hitzarmen probintzial bat eskatu dute, soldatak eta lanaldiak Bizkaiko eta Gipuzkoako lankideekin parekatzeko.
2020/10/07 - 21:33
Hildakoen kopuruak behera egiten jarraitzen du Euskadin: 36 izan dira azken astean
Euskadik 428 kutsatu berri (92 gehiago) atzeman ditu astearte honetan, baina kutsatze portzentajea % 4,2ra jaitsi da. Nafarroak, berriz, hiru hildako eta 253 kasu zenbatu ditu.
2020/10/07 - 16:07
Adineko bat hil da Bizkaiko egoitza batean eta 19 ospitaleratuta daude COVID-19arekin
Alde positiboari dagokionez, azken orduetan 20 pertsona sendatu dira egoitzetan (negatibo eman dute, aurretik positibo eman ostean). Horrela, egoitzetako 1.904 erabiltzaile sendatu dira guztira.
2020/10/07 - 10:21
Greba eguna Arabako adinekoen egoitza pribatuetan
Aldundiak % 100eko zerbitzu minimoak ezarri ditu, eta "gehiegizkoak" direla salatu dute sindikatuek.
2020/10/06 - 21:04
336 kasu gehiago izan dira Euskadin eta 272ra jaitsi dira Nafarroan
Foru Erkidegoan sei hildako zenbatu dituzte azken orduetan eta EAEn positiboen portzentajea % 4,5era jaitsi da, 7.424 PCR proba egin direla.
2020/10/06 - 16:23
ELA eta LAB: "Gipuzkoako zahar egoitzetako egoera kinka larrian dago"
Eusko Jaurlaritzak ezarritako % 100eko gutxieneko zerbitzuek lanuztearen jarraipena mugatu dute.
2020/10/06 - 15:10
Gipuzkoako zahar-etxeetako langileak grebara deituta daude gaur
ELA eta LAB sindikatuek egin dute deialdia, bakoitzak bere aldetik. Dena dela, manifestazio bateratua egin dute, eta haserre agertu dira Jaurlaritzak % 100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituelako.
2020/10/05 - 16:07
Positibo berriak jaitsi egin dira EAEn, eta Nafarroan 300dik gora eman dira berriz
Euskadin 272 positibo berri atzeman dituzte, 5.366 PCR proben % 5,06. Nafarroak 302 kutsatze gehiago zenbatu ditu azken orduetan egindako 2.615 PCR proben artean.
2020/10/05 - 16:02
Bizkaiko zahar-etxeetako egoiliar bat hil eta 129ra igo da kutsatutakoen kopurua
Leioako Laguntza Zentroa-GUFEn (39 positibo) eta Zuetxe-Bakion (11) dituzte kasu gehien.
2020/10/04 - 20:16
Onik aurkitu dute Sopuertako egoitza batetik atzotik falta zen 90 urteko gizona
Antza, agurea bizi den egoitzatik 500 metrora dagoen aldapa batetik. Gurutzetako ospitalera eraman dute.
2020/10/04 - 15:10
318ra jaitsi dira positibo berriak EAEn, eta 279ra igo Nafarroan
Lurraldeka, 279 kasu berri atzeman dituzte Nafarroan, 41 Araban, 165 Bizkaian eta 111 Gipuzkoan. Positiboen portzentajea % 3,8ra jaitsi da EAEn, baina % 8,8ra gora egin du Foru Erkidegoan.
2020/10/03 - 18:21
442 positibo berri atzeman dituzte EAEn eta 245 Nafarroan azken orduetan
Gainera, bi pertsona hil dira Bizkaiko adinekoen egoitzetan eta hiru pertsona Nafarroan. Positibo portzentajea %5,1ekoa izan da EAEn eta %8,1ekoa Nafarroan.
2020/10/02 - 16:32
Euskadik 418 positibo berri zenbatu ditu eta % 5,2ra igo da positiboen portzentajea
Nafarroan ere kutsatze gehiago atzeman dituzte, 335 kasu positibo, eta lau heriotza izan dira azken egunean.