Inoizko COVID-19 kasu gehien atzeman dira Gipuzkoan azken 24 orduetan
Koronabirus datuek kezkagarriak izaten jarraitzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan. 564 kasu berri (bezperan baino 20 gutxiago) atzeman dituzte azken 24 orduetan egindako 9.922 PCR probetan.
Lurraldeka, 55 kasu atzeman dira Araban, 244 Bizkaian, 263 Gipuzkoan eta bi EAEtik kanpo bizi direnen artean. Bereziki nabarmena da Gipuzkoako kopurua, izan ere, inoiz ez da horren altua izan. Koronabirus kasuak erregistratzen hasi zirenetik izandako egunik okerrena izan da atzokoa Gipuzkoan.
Positibo tasa, egindako test guztien artean atzematen den positiboen ehunekoa adierazten duena, % 5,68an dago, MOEk gomendatzen duen % 5aren gainetik.
Ospitaleei dagokienez, 16 lagun ospitaleratu dituzte azken 24 orduetan COVID-19a dela eta, eta ZIUetan 47 pertsona daude une honetan.
Herriz herriko informazioa eta R0 indizea astelehenean emango dira jakitera.
Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, Bizkaiko adinekoen egoitza batean bizi zen pertsona bat hil da azken orduotan COVID-19arekin. Guztira, 92 adineko daude kutsatuta Bizkaiako sareko egoitzetan.
Gipuzkoako zahar etxeetan, berriz, 52 pertsona daude une honetan COVIDarekin, azken orduetan Bergarako Mizpirualde zentroan beste positibo bat atzeman ostean.
Nafarroan, bestalde, 427 COVID-19 kasu berri izan dira, Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuaren datuen arabera. 3.049 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik % 14k eman zuen positibo. Lau hildako izan dira azken orduetan: 97 eta 82 urteko bi emakume eta 92 eta 89 urteko bi gizon.
Nafarroako osasun sareak 263 gaixo ditu ospitaleetan, eta horietako 33 ZIUn daude.
Iruñerrian izan dira positiboen % 58. Tutera eta inguruan, % 13, eta Lizarra eta inguruan, % 8. Gainontzeko positiboak (% 21) Nafarroako beste eskualdeetan izan dira.
Adinari dagokionez, 15 urtetik 29 urtera bitarteko taldean izan ziren atzo positibo gehien, % 28. 30-40 urteko taldean, berriz, % 23. Jarraian, honako taldeak daude: 45-59 urtekoena (% 19), 15 urtetik beherakoena (% 14), 60-75 urte artekoena (% 11) eta 75 urtetik gorakoena (% 5).
Kasuen batez besteko adina 37,3 urte da.
Egoera honen aurrean, "ezinbestekoak ez diren jarduerak" murriztuko ditu Nafarroako Gobernuak datozen 14 egunetan.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.