Adinekoentzako egoitzak
2020/10/02 - 11:39
19 positibo atzeman dituzte Mutiloako egoitza batean
Adinekoen egoitzan atzemandako 19 positiboetatik hiruk bakarrik dute sintomaren bat, eta horientzat egokitutako zentro batera eramango dituzte.
2020/10/01 - 15:40
Euskadik bigarren olatuko positiboen tasarik txikiena izan du, % 3,5
EAEk 385 kutsatze berri, 47 positibo gutxiago, atzeman ditu, eta Nafarroak 42 gutxiago; guztira, 223 positibo azken orduetan eta hildako bat.
2020/09/30 - 17:07
46ra jaitsi dira koronabirusak eragindako hildakoak Euskadin, asteak gora egin ostean
EAEn 432 kasu positibo gehiago atzeman dituzte eta positiboen tasa % 5etik behera mantendu da. Nafarroan, berriz, positiboek behera egin dute azken orduetan, 266raino, eta bi hildako zenbatu dituzte.
2020/09/29 - 15:24
Positiboek behera egin dute berriro Euskadin, eta Nafarroan, berriz, gora
285 kasu positibo berri zenbatu dituzte EAEn eta 318 eta bi hildako Nafarroan. Osasun kontseilari nafarraren arabera, "une zaila bizi du" Foru Erkidegoak.
2020/09/28 - 16:44
Adinekoen egoitzetako eredua aldatu beharra azpimarratu du Rementeriak
Rementeriaren ustez, 15-20 pertsonako bizikidetza taldetan antolatutako egoitzak izan behako lirateke, herriguneetan kokatuak, eta irekiak komunitatearekin harremana izateko.
2020/09/28 - 15:49
Positiboen tasa % 5etik gorakoa da Euskadin, astebetean lehen aldiz
Kutsatzeen kopurua 479tik 354ra jaitsi da Euskadin azken orduetan. Nafarroan 258 positibo berri, 3 heriotza eta 4 ospitaleratze izan dira.
2020/09/27 - 20:34
Lau adineko hil dira Bizkaiko egoitzetan COVID-19agatik, eta beste bat Gipuzkoan
Bigarren olatua hasi zenetik, 62 pertsona hil dira Bizkaiko zahar etxeetan eta beste 24 Gipuzkoakoetan.
2020/09/27 - 15:13
Gora egin du berriro COVID-19 kasu berrien kopuruak Hego Euskal Herrian: 840
Lurraldeka, 88 kasu atzeman dituzte Araban, 363 Nafarroan, 276 Bizkaian eta 113 Gipuzkoan. 13.012 PCR proba egin dituzte lau lurralde horietan.
2020/09/27 - 10:43
Gipuzkoako egoitzetako lan gatazkan esku hartzeko eskatu diote berriz ere Aldundiari
Azpeitian emandako prentsaurrekoan, egoiliarren senideek Gipuzkoako udal guztietan aurkeztu duten mozioa irakurri dute. Gatazkan inplikatzeko eta egoiliarren ratioak jaisteko eskatu diote Aldundiari.
2020/09/26 - 14:33
750 COVID-19 kasu gehiago atzeman dituzte azken orduetan Hego Euskal Herrian
Lurraldeka, 96 kasu atzeman dituzte Araban, 352 Nafarroan, 185 Bizkaian eta 115 Gipuzkoan. Lau lurraldeetan 12.259 PCR proba egin dituzte.
2020/09/25 - 16:52
Positibo berriek behera egin dute Hego Euskal Herrian
Euskadik positibo berrien beherakada nabarmena izan du, 383 kasurekin. Nafarroan 314 kasu zenbatu dituzte. Gainera, PCR proben gaineko positiboen portzentajea jaitsi egin da EAEn, % 4,2raino.
2020/09/24 - 22:15
Positibo berrien % 28 nerabeen artean eman dira Euskadin
Jaurlaritzak ukatu egin du kutsatzeak hezkuntza zentroetan eman direla. Bestalde, lehendik gaixorik zegoen 9 urtetik beherako adingabe bat hil da EAEn COVID-19arekin.
2020/09/24 - 16:31
Bisitak kanpoaldean egin ditzakete gaurtik adinekoen egoitzetan
Adinekoen erresidentziak gogor jo ditu koronabirusaren krisiak. Pixkanaka normaltasunera itzultzeko pausoak ematen ari dira.
2020/09/24 - 13:28
ELAk eta LABek greba deitu dute Gipuzkoako adinekoen egoitzetan urriaren 6an
Sindikatu bakoitzak bere aldetik egin du deialdia, baina manifestazio bateratua egingo dute egun horretan. Salatu dutenez, lan baldintzak "are okerragoak" dira orain.
2020/09/23 - 22:50
Aldundiek erresidentzietako bisiten eta irteeren baldintzak malgutu dituzte
Bizkaian irteera “terapeutikoak” onartuko dituzte, Gipuzkoak COVID-19 kasurik ez dagoen erresidentzitan baimenduko ditu bisitak, eta Araban astean gutxienez bi bisita jaso ahal izango dituzte.
2020/09/23 - 20:47
Bizkaiko egoitzetako hiru egoiliar hil dira, eta beste bi Araban eta Gipuzkoan
Halaber, Bizkaiko 186 erabiltzailek, aurreko zenbaketan baino 17 gutxiagok, koronabirusa dute gaur egun, eta horietatik 32 ospitaleratuta daude.
2020/09/23 - 13:38
Heriotzek % 7,7 egin zuten gora lehen hiruhilekoan, nagusiki COVID-19agatik
500 pertsona hil ziren koronabirusagatik (denak martxoan). Heriotzen ia erdia (240) Bizkaian izan ziren, eta laurden bat baino gehiago Araban (gehienak, Gasteizen).
2020/09/23 - 12:30
Bi egoiliar hil dira Donostiako Alai Etxe adinekoen zentroan, COVID-19ak jota
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako erabiltzaileen artean 55 positibo aktibo zenbatu dituzte eta 11 egoiliar ospitaleratuta daude.
2020/09/22 - 14:59
Jaurlaritzak adinekoen egoitzetan COVID-19ari aurre egiteko protokolo berria egin du
Horren arabera, erabiltzaileek gertukoenen bisitak jaso ahalko dituzte eta kalera irten ahalko dira, espazio irekiak lehenetsita.
2020/09/22 - 11:25
Lau egoiliar hil dira Bizkaiko adinekoen egoitzetan
Dagoeneko 51 erabiltzaile hil dira pandemiaren bigarren olatua hasi zenetik.