Gora egin du berriro COVID-19 kasu berrien kopuruak Hego Euskal Herrian: 840
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, atzo 9.676 PCR proba egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan eta horietatik 479 positiboak izan ziren. Aurreko egunetan 383 eta 398 izan ziren atzemandako kasuak, beraz, igotzen ari dira positiboak. Dena dela, PCR probetako positibo portzentajeak %5aren azpitik egoten jarraitzen du, MOEk gomendatzen duen bezala. Zehazki, %4,95ekoa da atzokoa.
Lurraldeka, 88 kasu atzeman dituzte Araban (bezperan 96), 276 Bizkaian (bezperan 185) eta 113 Gipuzkoan (bezperan 115) eta 2 kasu Euskaditik kanpoko pertsonenak izan ziren (bezperan 13).
Ospitaleen egoerari dagokionez, 20 lagun ospitaleratu zituzten atzo COVIDa dela eta (27 bezperan), eta 50 pertsona daude une honetan Zaintza Berezien Unitateetan, atzo baino bat gehiago.
Herriz herriko informazioa eta RO indizea ez da astelehenera arte eguneratuko.
Hiru hildako eta 363 positibo berri Nafarroan
Hiru pertsona hil ziren larunbatean, Nafarroan, COVID-19aren eraginez. Guztira, 363 kasu berri atzeman zituzten 3.336 PCR probetan, % 10,9 positibo, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.
Larunbatean 10 pertsona gehiago ospitaleratu behar izan zituzten Nafarroan, horietako bat ZIUn. Nafarroako Gobernuak ziurtatu duenez, ospitaleak ez daude gainezka, eta “nolabaiteko egonkortasuna” izan da azken lau egunetan.
Iruñeak eta Iruñerriak positibo berrien % 67 baieztatu dituzte, ondoren Tuterak % 13 eta Lizarrak % 6. Gainerako positiboak Nafarroako beste eskualdeetan eman dira.
Adinari dagokionez, banaketa nahiko homogeneoa da gazteen eta helduen artean (% 26 45-59 adin tartean, eta % 24 15-29 zein 30-44 tarteetan); 14 urtez beherakoen artean % 14 positibo berri izan dira, eta 60 urtez gorakoen artean % 12.
Horrela, positibo berrien batezbesteko adina 37,6 urtekoa da. % 54 emakumezkoak dira eta % 46 gizonezkoak.
Nafarroako ospitaleetan 220 pertsona daude COVID-19ak jota. Horietatik 26 ZIUn daude (aurreko eguneko kopuru bera) eta 29 euren etxeetan. Gainerako 165 pazienteak ospitaleetako logeletan daude.
Guztira, 17.242 gaixo zenbatu dituzte Nafarroan pandemia hasi zenetik, eta 567 pertsona hil dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.
Imsersok iazko formula bera erabiliko du 2026-2027 denboraldian: bidaiak 50 eurotan eta maskotarekin bidaiatzeko aukera
Ia 900.000 plaza eskainiko dira orotara, eta horietatik 7.400 baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat erreserbatu dira, 50 euroko prezioan. Bidaiak irailaren 14tik 15era bitartean merkaturatuko dira.
Iruñeko Udaltzaingoaren ustez, gidariak giza akats bat egin zuen Nabarreriako kamioiaren istripuan
Gidaria ibilgailutik jaitsi zen kamioia itopuntuan zuela eta esku-balazta aktibatu gabe, Iruñeko Udaltzaingoak epaitegira bidalitako atestatuaren arabera. Hasiera batean balaztari eragin ziola ziurtatu zuen, baina gero adierazi zuen ez zuela argi gogoratzen.