Positibo berriek behera egin dute Hego Euskal Herrian
COVID-19aren ondorioz Euskadin egunero atzematen diren kutsatzeen kopuruak behera egin du nabarmen: 383 kasu zenbatu dira, aurreko egunean (518) baino 135 gutxiago. Egindako proben emaitza positiboen portzentajea ere jaitsi egin da, % 4,7tik % 4,2ra.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostiral honetan eman dituen datuen arabera, ostegunean 9.118 PCR proba egin zituzten, aurreko egunean baino 1.707 gutxiago.
Hala, 159 kutsatze atzeman dituzte Bizkaian (aurreko egunean baino 70 gutxiago); Araban, berriz, 70 (bederatzi gutxiago), eta Gipuzkoan 141 (41 gutxiago).
Hiru probintzietan, hiriburuetan atzematen dituzte kutsatu berri gehien: 57 Gasteizen, 62 Bilbon eta 40 Donostian. Halaber, Euskaditik kanpo bizi diren 13 pertsonak eman dute positibo, aurreko egunean baino 15 gutxiago.
Kutsatu berrien kopuruak eta positiboen tasak behera egiteaz gain, ospitaleratutako pertsonen kopuruak ere behera egin du.
EAEko ospitaleetan 314 gaixo daude ospitaleratuta COVID-19aren eraginez; asteazkenean, berriz, 330. Ostegunean, 28 pertsona ospitaleratu zituzten, eta, gaur egun, 46 gaixo daude zainketa intentsiboetako unitateetan (aurreko egunean baino sei gutxiago).
Euskadiko intzidentzia epidemiologikoari buruzko bilakaera hemen kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak azter daitezke, eta pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin taldeen araberako datuak ageri dira bertan.
R0 indizea, gaixo batek kutsa dezakeen pertsona kopurua adierazten duena, batetik behera mantentzen da, eta azken orduetan 0,92ra jaitsi da.
Nafarroan 314 positibo eta heriotza bat zenbatu dituzte
Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak 314 kasu berri atzeman zituen atzo. Horrez gain, 71 urteko gizon bat hil zen eta 14 ospitaleratze izan ziren, horietako bat ere ez zainketa intentsiboetako unitateetan.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, sistema publikoan PCR gehien egin zen eguna izan zen atzokoa, 3.799 probarekin. Horietatik, % 8,2 izan ziren positiboak.
Nafarroako osasun sare integratuak, alta eta bajen balantzearen ondoren, 223 gaixo (atzo baino bat gehiago) ditu ospitale eta modalitate ezberdinetan; horietatik, 26 zainketa intentsiboetako unitateetan daude.
Azken orduetan, beste bi agerraldi atzeman dituzte Nafarroako zentro soziosanitarioetan: bata, Azkoiengo zaharren egoitzan, eta bestea, Elizondoko Benito Meni zentro psikogeriatriko eta nahasmendu mental larriko zentroan.
Ikuspegi geografikotik, Iruñea eta Iruñerrian izan dira positiboen % 55, eta atzetik daude Tuterako eremua (% 10) eta Lizarra (% 8). Gainerako positiboak (% 27) Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen dira.
Adin-tarteei dagokienez, 30 eta 44 urte artekoak eta 45 eta 59 urte artekoak izan ziren nagusi atzo, biak positiboen % 23rekin; 15 eta 29 urte artekoak, % 22rekin; 14 urtetik beherakoak, % 15ekin; 75 urtetik gorakoak, % 9rekin, eta, azkenik, eta 60 eta 75 urte artekoak, % 10ekin.
Kasu berrien batez besteko adina 38,9 urtekoa da, eta generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 16.527 pertsona kutsatu eta 564 hil dira.
Ostiral honetan, Azkoiengo konfinamendua zazpi egunez ezartzen duen foru agindua berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, baita beste neurri batzuk ere, hala nola ostalaritzarako, jatetxeetarako eta gizarte eta familia bileretarako murrizketak, COVID-19aren kutsatze kopuru "oso altua" dela eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Sutea piztu da Urkila-Elgea mendilerroan, Barrundian
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Suhiltzaileak bertaratu dira.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.