Heriotzek % 7,7 egin zuten gora lehen hiruhilekoan, nagusiki COVID-19agatik
2020ko lehen hiruhilekoan 6.475 heriotza izan ziren Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), aurreko urteko epe berean baino % 7,7 gehiago, Eustatek gaur emandako datuen arabera. COVID-19a 500 heriotzaren erantzule izan zen, denak martxoan.
Hiru lurraldeetan igo ziren heriotzak, baina bereziki esanguratsua izan zen Araban izan zen gorakada, % 33,8 bertakoa izan baitzen, 962 pertsona. Bizkaian, heriotzek % 5,5 egin zuten gora (3.549 hildako), eta, Gipuzkoan, % 1,9 (1.964 hildako).
Heriotza kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren; 1.662 eta 1.501 heriotza, hurrenez hurren. Alegia, bi horiek heriotzen % 48,9 izan ziren. Hirugarren heriotza kausa arnas gaixotasunak izan ziren; 693 heriotza egon ziren (% 10,7). Koronabirusa laugarren heriotza kasua izan zen, 500 pertsona hil ziren COVID-19ak jota.
2020ko lehen hiruhilekoan, hain justu, hasi zen COVID-19aren pandemia, eta lehen heriotzak martxoan izan ziren. 500 izan ziren guztira, bi taldetan banatuta: 427 egiaztatutako COVID-19aren ondorioz, eta 73 ustezko COVID-19aren ondorioz; gainera, beste 17 heriotzatan COVID-19a ziurtatutako heriotza-kausen artean egon zen, baina ez zen funtsezko kausa izan.
Lurraldeka, heriotza zifrarik altuena Bizkaian erregistratu zuten (240), ondoren Araban (180) eta, gero, Gipuzkoan (80). Hiriburuei dagokienez, Gasteiz nabarmendu behar da (151 heriotza), gero Bilbo (77) eta, azkenik, Donostia (17). Aipatzekoa da, halaber, gaitzak Basaurin izandako eragina (40 heriotza).
Gizonen heriotza kopuruak (302) % 50etik gora gainditu zuen emakumeena (198). Adinen arabera, eragin gehien jasan zuten taldeak 80-89 urte artekoena (219), 70-79 urte artekoena (112), 90-99 urte artekoena (107) eta 60-69 urte artekoena (41) izan ziren, eta, besteetan, ez zen ia heriotzarik egon edo ez zen heriotza bat ere egon.
Heriotza horiek, nagusiki, Euskadiko ospitaleetan gertatu ziren (% 79,8), eta, ondoren, adinekoen egoitzetan (% 10,6), etxeetan (% 7,2) eta beste leku batzuetan (% 2,4).
Eustatek zehaztu duenez, martxoan heriotza kopuruan izandako gorakada (2019ko hilabete berarekin alderatuta, 686 heriotza) ez dagokiola bakarrik COVID-19ari.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu 'Ihesi, norbera izateko' dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
Hilotza asteazken honetako lehen orduan aurkitu dute, Galindo ibaiaren bokalean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, biktima identifikatu eta heriotzaren arrazoiak argitzeko.
Ertzaintzak baztertu egin du Oiz mendian sute bat piztu izana, keagatik hainbat abisu jaso arren
Oiz mendian baso-suteengatik alerta aktibatu dute, Muxikan (Bizkaia), tenperatura altuen testuinguruan. Helikoptero inguruan ibili da sua zegoen ala ez aztertzeko, baina azkenean baztertu egin dute aukera hori.
San Joan suek gaua argitu dute Euskal Herriko zenbait herritan
Muturreko tenperaturek eta sute-arriskuagatiko alarma gorriak eraginda, Euskal Herriko su gehienak bertan behera geratu dira. Hala ere, Euskal Herriko hainbat herritan suak piztu dira San Joan bezperan. Hala ospatu dute Durangon eta Eibarren.
Galarretako sutea bizitu egin da atzera, eta sua itzaltzeko operatiboa indartu behar izan dute
Galarretan piztuta dagoen sutea itzaltzeko lanetan ari dira une honetan Kanpezu, Agurain, Espejo eta Langraiz Okako suhiltzaile-parkeetako langileak. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak uste du gaur egunean zehar sutea behin betiko kontrolatuko dutela.