750 COVID-19 kasu gehiago atzeman dituzte azken orduetan Hego Euskal Herrian
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, atzo 8.649 PCR proba egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan eta horietatik 398 positiboak izan ziren (bezperan 383). Beraz, PCR probetako positibo portzentajeak %5aren azpitik egoten jarraitzen du, MOEk gomendatzen duen bezala. Zehazki, %4,6koa da atzokoa.
Lurraldeka, 96 kasu atzeman dituzte Araban (bezperan 70), 185 Bizkaian (bezperan 159) eta 115 Gipuzkoan (bezperan 141) eta 2 kasu Euskaditik kanpoko pertsonenak izan ziren (bezperan 13).
Ospitaleen egoerari dagokionez, 27 lagun ospitaleratu zituzten atzo COVIDa dela eta, eta 49 pertsona daude une honetan Zaintza Berezien Unitateetan, atzo baino 3 lagun gehiago.
Herriz herriko informazioa eta RO indizea ez da astelehenera arte eguneratuko.
352 positibo berri eta 18 ospitaleratze Nafarroan
Nafarroako Osasun Kontseilaritzak 352 koronabirus kasu berri baieztatu zituen ostiralean. Gainera, 18 pertsona gehiago ospitaleratu behar izan dituzte Foru Erkidegoan. Ez dute paziente berririk ZIUn, eta ez da hildakorik izan.
Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak zehaztu duenez, 3.610 PCR probaren bidez 352 positibo atzeman dituzte, hau da, % 9,75.
218 paziente artatzen ari dira (atzo baino 5 gutxiago) ospitaleetan, horietako 26 ZIUn, Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez.
Iruñeak eta Iruñerriak positibo berrien % 59 dituzte, ondoren Lizarrak % 12 eta Tuterak % 6. Nafarroako gainerako eskualdeetan positiboen % 23 baieztatu dituzte.
Kutsatu berrien % 25 15-29 adin tartekoak izan ziren atzo; ondoren 45-59 adin tartekoak % 21 eta 30-44 % 19.
14 urtez azpikoen artean % 17 positibo atzeman dituzte eta, azkenik, 60-75 adin tartean % 10 baieztatu dituzte, eta 75 urtez gorakoen artean % 8. Horrela, kutsatu berrien batezbesteko adina 37,4 urtekoa da.
218 pertsona daude Nafarroako ospitaleetan COVID-19aren eraginez, horietako 26 ZIUn eta 29 etxean. Gainerako 163 pazienteak ospitaleetako logeletan daude.
Guztira, 16.879 pertsona kutsatu zenbatu dituzte Nafarroan, eta 564 hildako.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.