Bi egoiliar hil dira Donostiako Alai Etxe adinekoen zentroan, COVID-19ak jota
Azken orduetan Donostiako Alai-Etxe adinekoen egoitzako bi egoiliar hil dira, COVID-19aren ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
Aipaturiko iturriak zabaldutako informazioaren arabera, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako erabiltzaileen artean 55 positibo aktibo daude: Donostiako Garate-San Ignacion bat, Hernaniko Santa Maria Magdalenan, 26; Errenteriako Jesusen Bihotzan, 17; Donostiako Alai-Etxen, 9, eta Bergarako Mizpirualden, bi.
Bestalde, 11 egoiliar ospitaleratu dituzte eta beste 29 pertsona daude Eibarko Ospitaleko solairu sozialean, koronabirusa duten egoiliarrak bideratzen dituzten zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboak atzeman zituztenetik 14 egoiliarrek gaixotasuna gainditu dute eta 20 pertsona hil dira.
Egoitzetako langileei dagokienez, gaur-gaurkoz 60 dira koronabirusaz kutsatuta daudenak eta 44k, ostera, gaixotasuna gainditu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik