Positiboek behera egin dute berriro Euskadin, eta Nafarroan, berriz, gora
PCR proba bidez COVID-19aren 285 kasu positibo berri aurkitu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan astelehenean, bezperan baino 69 gutxiago, eta egindako proba guztien % 3,8, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astearte honetan jakitera eman duenez.
Guztira 7.373 PCR proba egin zituzten astelehenean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bezperan baino 1.312 gehiago, eta, esan bezala, 285ek eman dute positibo: Araban 39 zenbatu dituzte, Bizkaian 138, Gipuzkoan 99 eta EAEtik kanpo bizi diren 9 pertsonak eman dute positibo EAEn egindako probetan.
Arabako 39 kasu berrietatik, 33 Gasteizen atzeman dituzte. Bizkaiari dagokionez, Bilbo nabarmendu da, 31 kasurekin, eta ondoren, Barakaldo (15) eta Portugalete (14). Gipuzkoan, Donostian izan da kasurik gehien (21), eta jarraian Irunen (9).
Azkenik, ospitaleen egoerari dagokionez, gaitzaren ondorioz beste 28 pertsona ospitaleratu zituzten igandean, bezperan baino lau gehiago, eta kutsatutako 55 lagun zainketa intentsiboen unitatean daude, aurreko egunean bezala. Egun, 265 pertsona daude ospitaleratuta koronabirusaren eraginez, bezperan baino 8 gutxiago.
R0 indizeak, gaixo batek kutsa dezakeen pertsona kopurua adierazten duena, 0,94koa da Euskadi osoan, eta 0,92koa aurreko jardunaldian.
285 positibo berri horietatik 144 emakumeak dira eta 141 gizonak. Adinaren arabera, positiboen zifra handienak 40 eta 49 arteko tarteetan daude, 45 kutsatze berri, eta 0 eta 9 artean 38 positibo. Beste 35 kasu 50-59 urtekoen artean gertatu dira, 33 positibo 20-29 urtekoen artean eta beste 29 kasu 60-69 urtekoen artean. 10-19 urte bitartekoen artean 29 kasu daude, eta 30-39 urte bitartekoen artean, berriz, 26 kutsatze berri.
Adinekoen kolektiboaren artean, 19 kasu berri erregistratu dituzte 70 eta 79 urte bitartekoen artean, 15 positibo berri 80 eta 89 urte bitartekoen artean eta 3, berriz, 90 urtetik gorakoen artean.
Nafarroan 2 hildako eta 318 positibo atzeman dituzte
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak 318 kasu berri eta bi hildako zenbatu ditu astelehen honetan, Santos Indurain Osasun kontseilariak emandako behin-behineko datuen arabera.
Prentsaurrekoan, kontseilariak esan du ospitaleko egoerak "egonkor" jarraitzen duela, "baina astean zehar gora egin du presio asistentzialak eta ez du behera egiten".
Joan den astearen amaieran, 400 kasu baino gehiago izan ziren egun batean, eta "zuhurtzia guztiarekin", Osasun Departamentuak "egunero 300 kasu inguruko ordokia sendotu nahi du, gero behera egiteko".
"Gehiago jaitsi behar dugu, inflexionatu egin behar dugu eta joera horrekin jarraitu: test, jarraipen, isolamendu eta esku-hartze komunitario arrunt eta ezohikoen estrategia indartu behar dugu", azpimarratu du Indurainek.
Ildo horretan, igandean erregistratutako 258 kasuak "arnasa hartzeko modukoak dira", horren esanetan, baina astelehenean 300 kasuetako "hesi hori berriro gainditu da", azpimarratu du, "batez ere Alesbesko eremu soziosanitarioan izandako agerraldi baten ondorioz, 30 bat egoiliar positiborekin".
Osasun kontseilariak ohartarazi duenez, "une zail eta konplexu batean gaude pandemiaren bilakaeran", eta "ezin dugu erlaxatu".
"Une honetan, detekzioa areagotzeaz, kutsatze-katea mozteaz eta osasun-sistemaren erantzuna mantentzeaz gain, ezinbestekoa da gure pertsona ahulenak eta funtsezko sektoreak babestea", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zuzenean: Eklipsea Bardean
Abuztuaren 12ko 19:00etatik aurrera, eguzki-eklipse osoaren zuzeneko seinalea eskainiko dugu Bardeatik.
Zuzenean: Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzearen antzezpena zuzenean Getariatik, 16:45etik aurrera.
Asintomatikoa eta kontrolpean dago Galizian atzemandako hantabirusaren kasua
Pazientea, frantziar-argentinar herritar bat, ostatuan isolatuta dago, eta Osasun Ministerioa zein Galiziako Xunta haren kontaktuen jarraipena egiten ari dira.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik atera behar izan dituzte bart, gas-ihesa dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu batak arte ezin izan dute etxebizitzetara itzuli.
Sosik ez, eta hilobirik ere ez: Juan Sebastian Elkano getariar nabigatzaile handiari buruzko 5 bitxikeria
Zenbat dakizu munduari lehen bira eman zion euskal itsasgizon handi honi buruz? Elkanoren figura lerroburuetara ekarri nahi dugu, haren heriotzaren 500. urteurrena bete berri den honetan. Hain justu, Getarian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute gaur arratsaldean, lau urtean behin egiten den gisara, eta Orain-ek zuzenean eskainiko du, streaming bidez.
Haurrak protagonista Gasteizko jaietan, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin
Jaietako laugarren eguna haurrei eskainiko diote gaur, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin. Egun osoan zehar, jarduerak izango dira eta orain.eus-ek zuzenean eskainiko du jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazatik.
Migratzaileek helmuga berri baterainoko bidea azaldu dute
Azaldu dutenez, askok saiakera bat baino gehiago egin behar izan zituzten aurreikusitako helmugara iritsi aurretik. Migratzaile batzuek egoera berean dauden beste pertsona batzuekin egiten dute ibilbidea.
Martxoaren 3ko biktimak gogoan, zapi beltzak jantzi dituzte blusek eta neskek
Jaiak eta memoria ekimenaren barruan, Martxoaren 3ko sarraskian hildako bost langileak eta ehunka zaurituak gogoratu dituzte gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren festetan. Jendetza batu da Katedral Berriaren atarian egin duten oroimen ekitaldian.
Abuztuaren 12an eguzki eklipseaz segurtasunez gozatzeko aholkuak
Ahal den guztietan bidaia luzeak saihestea da gomendio nagusia. Eklipsea bizilekutik edo ikuspen-baldintza onak dituen gertuko udalerri batetik ikus badaiteke, hobe da horren alde egitea, gehiegizko joan-etorriak murrizteko.
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.